OSASUN-LARRIALDIAK
Bidean zehar larrialdiren bat sortzen bazaizu, istripuren bat baduzu, erreskatatu behar bazaituzte edo salbamendu-talde bat behar baduzu, 112 telefonora deitu behar duzu.
SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zentroa da, bakarra eta integratua, Nafarroa osoarentzat. Bere eginkizun nagusia da larrialdi-egoeran dauden herritarren edo turisten deiak jasotzea, urteko egun guztietan 24 orduz, eta, halako eskaeraren aurrean, dagokion larrialdia konpontzeko beharrezko baliabideak aktibatzea eta koordinatzea.
Oharra: Larrialdi baten aurrean, ez deitu ospitaleetako edo osasun-zentroetako zuzeneko telefonoetara, protokoloari jarraitu.
BOTIKINA
Oinetan sor daitezkeen zauriak eta bideak berekin dakarren etengabeko neke-lanaren berezko eragozpen batzuk tratatzeko, Biderako botikin oso samar batek honako artikulu hauek izan beharko lituzke:
- Serum fisiologiko esterila, zauriak garbitzeko. Klorhexidina edo antzeko beste antiseptiko bat, aipatu zauriak eta babak desinfektatzeko.
- Gaza esterilak.
- Tiritak edo aposituak, ager daitezkeen babak eta zauriak tratatzeko.
- Guraizeak, aposituak mozteko.
- Hesgailuak eta esparatrapua, aposituei eusteko, horiek autoitsasgarriak ez badira.
- Erreferentziazko analgesikotzat parazetamola gehitu dezakegu.
OSASUN-AHOLKUAK
- Eguzkitik babesteko krema erabili (hodeitsu egon arren)
- eta maiz eman eguzkipean dauden zonaldeetan.
- Kapela edo txanoa erabili eguzkitik babesteko.
- Ezpainetarako kakaoa erabili.
- Intsektuak uxatzeko produktu bat eraman.
- Arropa eta oinetakoak erosoak izan behar dira, ez estuak.
- Larruazala hidratatzeko krema erabili eguneroko higienearen ondoren.
- Marruskadura-guneetan, hala nola izterren barrualdean, dermatitisik, gorrigunerik eta erreminik agertzekotan, merkatuan dagoen ukendu zehatzen bat eman daiteke.
- Ur asko edan egunean zehar.
- Geldialdiak egin, atseden hartzeko eta jateko.
- Gomendagarria da azukrea, barrak edo txokolatea eramatea hipogluzemiak ekiditeko.