SEINALEZTAPENA
Gure egunerokotasunean geolokalizaziorako gailu ugari ditugun arren, modurik tradizionalenak –seinaleak– indarrean dirau. Errespetatu eta jarraitzen badituzu, ez zara galduko eta istripuak ekidinen dituzu.
Urteetan zehar, Bidea igaro den hainbat tokitako seinaleztapena askotarikoa izan arren, erromesen artean nahasteak saiheste aldera, 2018an Done Jakue Kontseiluak ikur-amalgama hura ordenatzea erabaki zuen, gezi horia eta bieira-maskorra Donejakue bidearen ikur ofizial bakarrak bihurtuz.

