2024
Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Web Irisgarritasunaren Behatokiak Iruñeko Udalaren webgunea herrialdeko toki-erakundeen webgune guztien artean irisgarrienak diren lau webguneetako bat dela aitortu du. Posizio berean daude Alcoy eta Bilboko Udalak eta Toledoko Probintzia Aldundia.
Guztira, 1.500 gune aztertu dira txostenean, sektore publikoko askotariko webguneak: toki-erakundeenak, autonomia-erkidegoenak, ministerioenak eta beste erakunde publiko batzuenak. Europa mailan homologatutako eta baliozkotutako metodologiak erabiliz, lau aintzatespen eman dira lau kategoria horietako bakoitzean, harik eta ministerioak 2023an egindako jarraipenean «emaitza bereziki nabarmenak aurkeztu dituzten erakundeak aintzatesteko» hautatutako 16 webgune batu arte.
Indarrean dagoen aplikagarritasun adierazpenarekin bat, jarraian aipatzen diren IRUÑEKO UDALA erakunde publikoaren informazio-sistemak eta zerbitzuak ikuskatu dira eta Administrazio Elektronikoaren eremuko Segurtasun Eskema Nazionalean (311/2022 Errege Dekretuan, maiatzaren 30koan) ezarritako eskakizunekin bat datozela ikusi da.
2023
Komunikazio Argiaren Ziurtagiriak haien komunikazioetan komunikazio argiarekiko eta ulertzeko eskubidearekiko benetako konpromisoa erakusten duten administrazioak aintzatetsi eta ziurtatzen ditu.
Hark egindako Ulertzen al diozu zure Udalari? Espainiako administrazioen argitasunari buruzko IV. txostenak, 50 probintzia-hiriburuetako eta 2 hiri autonomoetako webguneak aztertu ditu. Sailkapen horren barruan, pamplona.es/eu webgunea lehenengo postuan dago, 100 puntutik 83,2 lortuta.
Iruñeak “Ciudades que caminan” saria jaso du ehun mila biztanletik gorako kategorian, hiria berroneratzean oinezkoen begirada barneratzeagatik