Iruñeak ez zion inoiz oparitxorik egin Hemingwayri bizirik egon bitartean. Agian Errepublikaren alde eta faszismoaren kontra argi eta garbi azaldu zelako.
Hil ondoren, Udalak 1966an eman zion hiriko ohorezko zapia, eta 1968ko uztailaren 6an, eguerdiko ordu batean, Hemingwayren eskultura inauguratu zen, Hemingway pasealekuan, zezen-plaza ondoan. Ekitaldian haren alargun eta laugarren emazte Mary Welsh izan zen. Elkarrekin disfrutatu zituzten 1953 eta 1959ko sanferminak, eta 1956an bisita motz bat egin zuten.
“Jendeak bat gehiago zelako maite zuen. Jendeak oraindik ere maite du. Ernesto beti izan zen gaztea”, esan zuen hunkituta Mary Welsh-ek Ernest Hemingwayren omenezko eskulturaren inaugurazioan parte hartu zuen egunean, Iruñean.