Santo Domingo Azoka

Behin orube honetan bertan zegoen azokak su hartu eta gero, 1876. urtean eraiki zuten oraingo Santo Domingo azoka, José María Villanueva arkitektoaren proiektuarekin bat. Hasiera batean, hemen saltzen zizkieten haien fruituak Arrotxapeko ortuzainek Iruñeko biztanleei. 

1986. urtean birmoldatu zuten azkeneko aldiz: patioa estali egin zuten, eta eraikina eraberritu, funtzioez bezainbatean. Hori bai, eutsi egin zioten azokek propio duten eskemari –bi solairu, erdiko patioaren inguruan–. 

Gaur egun, azoka hau Iruñeko merkataritza tradizionalaren erreferente nagusietako bat da.

 

Santo Domingo Azoka eta Hemingway

Jake Barnes ‘The Sun Also Rises’ eleberriko protagonistak hirian barna paseo bat ematea erabaki zuen Iruñean dagoen lehen egunean. “Bero handia egiten zuen, baina kaleetako gerizpetik joan nintzen, Merkatutik, eta ongi pasatu nuen berriz ere hiria bisitatzean”. 

Hainbat alditan, eleberriko protagonistek, hirian barna egindako paseoetan Merkatuko kaletik igarotzen dira, garai hartan San Domingo kalea izenarekin ezagutzen zen hartatik. San Domingo azoka 1876an eraiki zen eta gaur egun 45 saltoki ditu.

Azokako kalea bisitatzea 1950eko hamarkadatik aurrera sustatu zen, kale horretan baitzegoen Hemingwayk Iruñean gehien maite zuen jatetxea: Casa Marceliano.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Santiago Plaza, z/g

Telefonoa: (+34) 948 221 858

E-mail: mercadosdomingo@telefonica.net

Webgunea: www.mercadosantodomingo.com

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermin da

Ordutegia:

      Astelehenitik Ostegunera, 8:00etatik 14:00etara.

      Ostiralak, 8:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

      Larunbatak, 8:00etatik 14:00etara

      Gaztandegiak: astelenitik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

Azokan PIC txartela erabilita deskontuak lortu ditzazkezu .