Casa Marceliano Jatetxea (Merkatu Kalea, 7-9)

Hemingwayk  Iruña eta sanferminak azkenekoz 1959. urtean bisitatu zituen.

“Jende-pilaketak eta modernizazioa” gorabehera, ‘The Dangerous Summer’-en idazleak zera azaltzen du: “babesleku sekretuak genituen hirian, Casa Marceliano kasu. Bertara joaten ginen goizean hamaiketakoa hartu eta abestera entzierroaren ostean”.

1993an itxi zituen ateak. Iruñeko taberna tipiko bat zen, eta bertan Hemingwayk Iruña 1923an ezagutu zueneko zoriontasuna berreskuratu zuen. 

“Casa Marcelianon mahaietako egurra eta eskaileretakoa yate baten tekazko kubierta bezain leunduta zeuden; hori bai, ardoz ohoretsuki zikinduta. Ardoa 21 urte dituzunean bezain ona zen, eta janaria bikaina, ohi bezala”. Hori azaltzen du Hemingwayk ‘The Dangerous Summer’-en. Tabernako bezeroak, aldiz, hala deskribatzen ditu: “Behin gazte izandakoen aurpegiak zaharrak ziren orain, nirea bezala, baina denok gogoratzen genuen nolakoak izan ginen. Begiak ez ziren aldatu, eta inor ez zegoen lodi. Ahoek ez zeukaten samintasun keinurik, begiek gauza asko ikusi bazuten ere. Aho ondoko samintasun keinuak porrot ikur dira. Inor ez zen garaitua sentitzen”.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Meratu Kalea, 7 - 9. 31001 Pamplona - Iruña.

Ibilbidea:

      Iruña San Fermin da

Oharra: desagertua