Iruña Kafea eta Hemingway

Gazteluko plazako Iruña kafea 1888ko uztailaren 2an fundatu zen. Iruñean argi elektrikoa izan zuen lehenengo establezimendua izan zen. Garaiko kroniken arabera “sanfermin bezperatan ireki zen, eta arkupeetaraino bete zen”.

Literatura unibertsalaren historiara pasatu da Iruña kafea, hura baitzuten topaleku Hemingway garai guztietako idazlerik handienen artean kokatu eta Iruña literatura unibertsalean jarri zuen ‘The Sun Also Rises’ eleberriaren protagonistek. 

“Iruñan hartu genuen kafea, zumezko besaulki erosoetan eserita, arkupeetako gerizpe freskotik plaza handia begiratzen genuen bitartean”, azaltzen du Hemingwayk ‘The Sun Also Rises’-en, non protagonistak egunero joaten baitira establezimendu historiko horretara.

Eleberri osoan zehar Iruña Kafean topatzen dira elkarrekin protagonistak behin eta berriz, kanpamendu nagusi bilakatuta. “Plazaren bestaldean, Iruña kafeko mahai eta zumezko besaulkiak, zuriz margotuta, arkupeetatik kanpo hedatzen ziren, espaloiaren bazterreraino bertaraino”. 

Iruña Kafearen barruan Hemingwayren txokoa delakoa dago. Bertako barran ukondoaz bermatuz Hemingwayren eskultura bat dago, tamaina naturalekoa, bisitariari harrera egiten.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Gazteluko Plaza, 44. 31001 Pamplona - Iruña

Telefonoa: (+34) 948 222 064

Email: info@cafeiruna.com

Webhttps://cafeiruna.com

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermin da

     Irula Gastronomia da