Txoko Taberna eta Hemingway

Gure bizitza publikoa Txoko tabernan garatzen zen, arkupeetan, urte batzuk lehenago Juanito Quintanak izan zuen hotelaren ondoan”. 1959an, Iruñera eta sanferminetara egindako azken bisitan, Hemingway berriz ere 1920 hamarkadako urteetan bezala sentitzen da: “Paisaia ez zutela aldatu eta nirekin zihoazenekin partekatu ahal nuela, horretaz jabetzean, inoiz baino zoriontsuago sentitu nintzen eta jada ez zitzaizkidan axola ez jende-pilaketak ez Iruñearen modernizazioa”.

Iritzi horiek ‘The Dangerous Summer’ liburuan irudikatzen ditu Hemingwayk, non azaltzen baitu 1959ko sanferminetako goiz askotan Txoko tabernan gosaltzen zutela. Mary Welsh-ek ‘How it was’ liburuan ere kontatzen du 1959an haien erreferentziazko taberna Txoko zela. Berez, hor geratu ziren Valerie Danby-Smith-ekin 1959ko uztailaren 6an.

Valerie Danby-Smith-ek, 1959an Hemingwayren idazkaria zenak eta gerora idazlearen hirugarren semearekin ezkonduko zenak, ‘‘Running with the Bulls: My Years with the Hemingways’ liburuan azaltzen du 1959ko uztailaren 6an heldu zela Iruñera, eta ostatu hartu zuen tokiko jabeak esan ziola: “Hemingway jaun-andreak Txoko tabernan zure zain egonen dira, zortzietan zerbait hartzeko”. Valeriek dio “Txoko Gazteluko plazaren izkina batean” zegoela. “Feriaren lehen egunean plazako dantzetan parte hartu genuen, Riau Riauaren konpasaren eta euskal folklore-musikaren erritmoan, eta ozen bat egin genuen kantu eta barreekin. Ez nuen aurrez inoiz ikusi halako poztasun neurrigaberik”. 

Txoko tabernak, izen horrekin ezaguna garai hartan, 1930eko hamarkadaren hasieran ireki zituen ateak.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Gazteluko Plaza, 20. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

      Iruña Harresiak dira

      Iruña San Fermin da

      Iruña Gastronomia da