San Bartolome Gotorlekua, Iruñeko harresien Interpretazio Zentroa

Forte edo ilargi-erdi honek eman dio izena lorategiei eta 1726an Verboom ingeniariak ondutako asmo handiko proiektu bati dagokio. XVIII. mendean hezurmamituak izan ziren, baina zati batean soilik. Bertan, hiriko fronte babesgabeenak hau bezalako forte aurreratuekin sendotu zituzten. Gainera, Iruñeko defentsetan egindako azken lan garrantzitsua izan zen. 

Garai hartan, Vauban ingeniari frantsesaren eskutik, Iruñeko gotorleku-sistemak goia jo zuela esan daiteke, baina gain-gaineko maila hura gainbehera etorria zen ordurako, hiriak setiatzeko armak berritzearekin batera.

Izan ere, arma berriak eta erasorako estrategia berriak sortu ziren, eta hori ikusirik, gotorleku txiki hau eraiki zen, setiatzailearen lana oztopatzeko, tropak etsaien bonbetatik leku seguru batean gordetzeko, eta era berean, Labriten bastioiari Caparrosoren errota baliotsua defenditzen laguntzeko.

2010ean, San Bartolome gotorleku txiki hau garbitu eta zaharberritu zen, eta harrezkeroztik, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa da.


 

Iruñeko harresien Interpretazio Zentroa

San Bartolomeko gotorlekuan dago kokatua, eta harresiak eta hura osatzen duten elementuak ezagutzeko behar den informazio guztia eskaintzen du, baita Iruñeak mendeetan zehar izan duen bilakaera ulertzeko informazioa ere.

Modu arin, didaktiko eta interaktiboan, Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroak Iruñearen historia eta oraina ezagutzeko aukera ematen du, hirian aztarna utzi zuten gertaera nagusiak ezagutzera ematen du eta gertaera horien protagonista izan zirenen bizimodua eta testigantzak biltzen du.

 

5 kaxernetan banatzen dira zentroko edukiak

0. kaxerna: harrera-lekua eta informazio puntua


1. kaxerna: Harresien bilakaera
Egungo gure Iruñea prozesu historiko baten emaitza da eta, bertan, harresiek protagonismo berezia izan dute. Kaxerna honetan, defentsa horien trazak birsortu ditugu beren aldi garrantzitsuenetan eta gaurdaino.

2. Kaxerna: Defentsa estrategiak
Gotorlekuen defentsak etengabe hazten ari zen armamentuaren irismenetik eta suntsipenetik babesteko premiari erantzunez garatu zituzten.

3. Kaxerna: Harresien giza aldea
Iruñearen garrantzi militar eta estrategikoak, gotorleku izateak, eragin nabarmena izan zuen bere biztanle, ofizio, ohitura eta bizimoduetan.
Halaber, hirigintzaren garapenerako faktore erabakigarria izan zen, beste hiri batzuetan bezala bestalde, baina gurean, ohi ez bezala, 1915 arte luzatu zen.

4. Kaxerna: Beste gotorleku batzuk
Mendetan Iruñean lan egin zuten ingeniari militar askok beste gotorleku batzuk ere egin zituzten mundu zabalean. Tarte honetan, adierazgarrienetako batzuk erakutsiko ditugu.

Informazio praktikoa

Helbidea: Arrieta kalea eta Aralar kalea.

Telefonoa: +34 948 420 731

E-mail: pamplonaesmurallas@pamplona.es

SALAKETA ETA IRADOKIZUNAK

Ibilbidea: Iruña Harresiak dira

 

Ordutegiak

03/15etik 04/02ra:
Astelehenetan: itxita
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
Igandeetan: 10:00-15:00
 
04/03tik 06/30era eta 09/01etik 10/13ra:
Larunbat eta igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
 
07/01etik 08/31ra:
Astelehenetan: itxita
Asteartetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30etara.
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
 
 
*Itxiera egunak: 
Del 07/06tik -07/14ra: itxita.
10/13tik (Pilareren ondorengo igandea) 2025/03/15era.

 

Sarrera: Doan

Irekiera urtea: 2010

Hemen Iruñeko gotorlekuei buruzko liburuak ikusi ditzakezu. Turismo bulegoan edota San Bartolome gotorlekuan salgai.

Irudia

Glosarioa