Civivox sareak haurrendako urriko programazioa iragarri du. Programak hamabost proposamen eskaintzen ditu, horien artean antzezpenak, ipuin-kontalariak, ahozkonarrazioa, eskulanetako sormen- eta arte-lantegiak eta dantza. Larunbatean emanen zaio hasiera programazioari ‘Zurginaren ipuina’ antzezlanaz, Iturramako Civivoxean, eta ahozko narrazio saioaz, euskaraz, Sanduzelaiko Civivoxean.
Trokolo Teatrok ‘Zurginaren ipuina’ taularatuko du, Iban Barrenetxeak idatzia eta ilustratua eta Firmín izeneko zurgin fin eta delikatuaren istorioa kontatzen du. Bere mahaiak ez zeuden inoiz kolokan, eta abesteko nahiz dantzatzeko gai ziren jostailu eta automatak egiten zituen. Behin zurginak eskari oso berezia jaso zuen, bezero oso bereziarena: Von Bombus Baroia. Firminek zerratu, iltzatu, lixatu zuen... eta enkargua garaiz eman zion. Baroia hain pozik geratu zen, ezen hura izanen baitzen hain bezero xelebrearentzat egingo zuen lehena. 12:00etan gaztelaniaz egonen da ikusgai, eta 18:00etan euskaraz, eta sarrerak 3 euroan eskura daitezke, www.pamplonaescultura.es webgunean.
Kollins Klownek taularatuko ditu urriaren 24an, larunbatarekin, saio bikoitzean ere, ‘Txitxirio txiki’ eta ‘Txanogorritxo” antzezlanak. Mendillorriko Civivoxean izanen dira, 12:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz, eta sarrerak 3 euroan salduko dira. Bi ipuin klasikoen protagonistak heroiak dira eta askapenaren bidea bilatu eta aurkituko dute: lehenengoak, bere asmamena erabiltzen du txikia izateagatik eman ez zioten familia- eta gizarte-aintzatespena lortzeko; bigarrenak ezaguna duen bidean dauden arriskuak zuzenean ezagutuko ditu, eraldaketa sakona eta pertsonala esperimentatuz heldutasunera heltzeko.
Ipuin-kontalaria eta beste istorio batzuk
Antzerkiaz gain, asteburu honetan haurrek ipuin-kontalariarekin ere hitzordua izanen dute. Maitane Pérezek gidatuko du ‘Udako ipuinak patriketan’ ahozko narrazioko saioa euskaraz, larunbatean, 12:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean. Saio honetarako sarrera librea da, aldez aurretik izena eman behar da www.pamplonaescultura.es webgunean edo edozein civivoxetan, eta 3 edo 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, heldu batek lagunduta.
Urriaren 17an, larunbatarekin, ‘Saxofoi-jotzailearen istorioak’-en saio bikoitza izanen da, musikaz lagunduriko ipuin-kontalaria, Ameli & Xirrikituen Jostunek-en eskutik (Amaia eta Irati). 12:00etan gaztelaniaz taularatuko da Zabalguneko Civivoxean eta 18:00etan euskaraz Juslarrocha Civivoxean. Urriaren 29an, ostegunarekin, Kondestablen, ‘Sarasatízate’ izanen da, Sergio de Andrésen eskutik, Pablo Sarasate iruindar konpositorearen inguruko istorioez. Eta urriaren 31n, ipuin-kontalaria ingelesez, saio bikoitzean ere, ‘The abandonek laboratory’ izenburupean. 12:00etan Zabalguneko Civivoxean eta 18:00etan Milagrosako Civivoxean.
Haurrentzako sormen- eta arte-lantegiak, familian egiteko
Civivox sareak haurrentzako eta familiarentzako lantegiak ere antolatuko ditu 12 hilabete eta 11 urte bitarteko adingabeei zuzenduta. Hemen dira berriz ere haurtxoentzako lantegiak, ‘Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak’, jarduera plastikoak erabiliz zentzumenak ernatzea, behatzeko gaitasuna esnatzea eta jakin-mina piztea helburu dutenak. Hitzordua urriaren 17an izanen da, larunbatarekin, Mendillorriko Civivoxean; aldez aurretik izena eman behar da eta sarrerak 2 euroan daude salgai.
4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta, familian mundu oso txikiak sortzeko lantegia aurreikusi da, agertoki txikiak asmatzen ikasteko, bertan jolastu eta istorioak kontatzeko, irudimena eta sormena suspertuz. Saioa urriaren 31n, larunbatarekin, izanen da, Mendillorriko Civivoxean, eta sarrerak 2 euroan daude salgai. Prezio hori bera dauka familian egiteko ‘Guk geuk apaindutako papera sortzen dugu’ sormen-lantegiak; Iturramako Civivoxean izanen da urriaren 17an, (larunbatar) euskaraz, eta urriaren 31an (larunbata), gaztelaniaz 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta honen helburua da arte plastikoen baliabide desberdinekin esperimentatzea irudimena sustatzeko.
Azkenik, urriaren 19an, larunbatarekin, dantza-lantegi bat izanen da Milagrosako Civivoxean, ‘Emozioak dantzatuz’ izenburupean. Haurrek mugimenduaren eta jolasaren bidez jolastea, ongi pasatzea, adieraztea eta haien sormen-gaitasunak garatzea da xedea. Lantegia 6 eta 10 urte bitarteko haurrei dago zuzendurik. Sarrera librea da, eta aurrez izena eman behar da www.pamplonaescultura.es webgunean edo edozein civivox zentrotan.
Haurrendako eta familiendako programazioa. Civivox sarea. 2020ko urria
HAURRENDAKO ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA
- Urriak 10, larunbata 12:00etan, gaztelaniaz / 18:00etan, euskaraz Iturramako Civivoxa
- Zurginaren ipuina
- TROKOLO TEATRO
- Sarrera: 3 €, www.pamplonaescultura.es bidez. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua
- Urriak 24, larunbata 12:00etan, gaztelaniaz / 18:00etan, euskaraz Mendillorriko Civivoxa
- Txitxirio txiki eta Txanogorritxo
- KOLLINS CLOWN
- Sarrera: 3 €, www.pamplonaescultura.es bidez. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua
IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ GEHIAGO
- Urriak 10, larunbata 12:00. Sanduzelaiko Civivoxa
- Udako ipuinak patriketan
- Ahozko narrazioa euskaraz, MAITANE PÉREZen eskutik
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Urriak 17, larunbata 12:00etan gaztelaniaz, Zabalguneko Civivoxean / 18:00etan euskaraz, Juslarrocha Civivoxean.
- Saxofonistaren istorioak
- Musikaz lagundutako ipuin-kontalaria. AMELI & XIRRIKITUEN JOSTUNEK-en eskutik (AMAIA E IRATI)
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 3 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Urriak 29, osteguna 12:00. Kondestable Civivoxa
- Sarasatízate
- SERGIO DE ANDRÉS
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 3 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Urriak 31, larunbata 12:00etan Zabalguneko Civivoxean, eta 18:00etan Milagrosako Civivoxean. Ingelesez
- The abandoned laboratory / Laborategia abandonatua
- Storytelling-a. ipuin-kontalaria Ingelesez, IÑIGO GARCÍAren eskutik
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 3 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
HAURRENDAKO ETA FAMILIENDAKO LANTEGIAK
- Haurtxoentzako lantegiak. Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak
- Urriak 17, larunbata 11:00 – 11:45. Mendillorriko Civivoxa
- Hodeien artean ELENA ERASO
- Sarrera: 2 €, izena aurrez emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 12 eta 18 hilabete bitarteko haurtxoak, heldu batek lagundurik.
- Eboluzio ildoko lantegiak. Familian mundu txiki-txikiak sortzeko lantegia. Jolasa eta artea lehendabiziko urteetan.
- Urriak 31, larunbata 11:00 – 12:00. Mendillorriko Civivoxa
- Ozeanoa. ELENA ERASO
- Sarrera: 2 €, izena aurrez emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 4 eta 6 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik.
- Sormen lantegiak familiartean. ‘Ipuinak ilustratuz’
- Urriak 17, larunbata 11:00 – 13:00 euskaraz, Iturramako Civivoxean. Urriak 31, larunbata 11:00 – 13:00 gaztelaniaz, Iturramako Civivoxean.
- Guk geuk apaindutako paperak sortzen ditugu. DIANA ARBONIÉS
- Sarrera: 2 €, izena aurrez emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 6 eta 11 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik.
- DANTZA MILAGROSAN: EMOZIOAK DANTATZEN
- Urriak 19, larunbata. 17:00 Milagrosako Civivoxa
- Emozioak dantzatzen. Ainhoa Iturgaitz
- Sarrera librea, aurrez izena emanda, www.pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre, edozein Civivox zentrotan. 6 eta 10 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik.