
Iruñeko herritarrek kontsultatzen ahal dute, jada, azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretan hauteskunde-mahaietan egotea egokitu zaien ala ez. Gaur goizeko Osoko Bilkura Berezian zozketatu da 27 hauteslekutan egonen diren 263 hauteskunde-mahaien osaera. Zozketa egiteko, ausaz sortu dira zenbakiak eta, ondoren, informatika-aplikazio batean txertatu dira.
Nahi duenak bide hauen bitartez kontsultatzen ahal du mahaian kargurik egokitu zaion: https://www.pamplona.es/eu udal-webgunearen atarian sortutako estekaren bidez edo 010–948 420 100 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta. Bi bitartekoetan, beharrezkoa da kontsultatzen duenak NANa jakinaraztea. Hauteskunde-mahaia egokitu zaien ala ez jakinarazteaz gain, kontsulta egitean, zein hautesleku, hauteskunde-mahai eta barrutitan bozkatu behar duten gogoraraziko zaie herritarrei.
Mahaiburuak, mahaikideak eta ordezkoak zeintzuk diren jakin ondoren, datozen egunetan jakinarazpen ofiziala helduko zaie mahaietan karguren bat duten 2.367 lagunei (789, mahaiburu eta mahai bakoitzeko bi mahaikide gisa, eta 1.578, ordezko gisa). Jakinarazpen ofizialarekin batera, QR kode bat eta webgune baten helbidea jasoko dituzte; bi bide horien bitartez, hauteskunde-egunaren funtzionamenduari dagokionez dituzten eskubide, eskumen eta betebeharrei buruzko jarraibideen eskuliburua deskargatzen ahalko dute. Alegazioak jartzeko zazpi eguneko epea dago, jakinarazpena jaso eta hortik aurrera.
Hauteskunde - mahaien konsulta
- Telefonoz, 010–948420100 telefonoetara deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatean, 09:30etik 13:30era
- Interneten, www.pamplona.es/eu webgunean