Ziudadelako Labean egonen da ikusgai ekainaren 26ra bitarte ‘Mater’, ama, materia eta sormen hermetismoa kontzeptuei buruzko instalazioa

Ziudadelako Labean egonen da ikusgai ekainaren 26ra bitarte ‘Mater’, ama, materia eta sormen hermetismoa kontzeptuei buruzko instalazioa
Juan Aizpitarteren lana da, hainbat diziplinaren bidez prozesu artistikoari buruz hausnartzen duen egile polifazetikoarena
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ziudadelako Labean egonen da ikusgai maiatzaren 20tik, ostiralarekin, ekainaren 26ra bitarte Juan Aizpitarte artistaren ‘Mater’ instalazioa. Aizpitarte diziplina desberdinen inguruan hausnartzen duen egile polifazetikoa da, eskulturaren, instalazioaren, graffitiaren, hiri esku-hartzearen, performance-ekintzen eta edizio-proiektuen aukerez jabetuz. Idazketatik kanal bakarreko bideora edo bideo-instalaziora.

Gaur goizean Jorge Urdánoz Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendariak eta artistak azken honen instalazioa aurkeztu dute Ziudadelako gune berezi batean: Labean. Izan ere, bertan, Aizpitartek gune ezin hobea topatu du lurraren gaineko eskulturaren eta arkitektura bereziaren arteko harremanei buruz aritzeko. ‘Mater’ erakusketak zuzeneko erreferentzia egiten dio espazio hermetikoari (Hermes), zeinetatik barneranzko prozesu berriak sortzen baitira, muga iragazkorrei eta artearen jatorriari bere antzinako bertsioan. Baina baita materiari eta Amari ere. Kulturaren jaiotza ahalbidetu zuten oinarrizko kontzeptuen –Gwer (beroa), Domo (aterpea), Hito (lurraldea) eta argia (espiritualtasuna)– mugakide den proposamena da. Instalazio eskultoriko honen aktibazioaren hondarrak iraganeko ekintza baten aztarna gisa erakusten dira, non publikoak kultuaren iruditeria esoterikoa berreraikitzen baitu.

Erakusketa asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Igandeetan aretoa goizez dago zabalik.

Esperimentazio-ibilbidea

Juan Aizpitartek ikasketak abiatu zituen Leioako Arte Ederretako fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea) Eskulturako espezialitatean, eta 1998an Bordeleko (Frantzia) École Nationale Superieure de Beaux-Arts-en graduatu zen. Urte berean Zebra 3 elkartearekin lankidetzan hasi zen Buy-Self Katalogoan eta Permanent Food aldizkarian. Maila ezberdinetatik jarduteko interesa duenez, hiriguneak aztertu eta bertan esku-hartzen du espazio publikoan eta hari buruzko ekintzak eginez, eta aukera ematen du mundu garaikidea zalantzan jartzeko, partaidetzazko gizarte-aktibismoaren eta komunikabideen jabetze-prozesuen bidez.

Arte-ekoizpeneko lanaz gain, paraleloan, ikusizko arteetan prestakuntza- eta hezkuntza-programak garatu eta testuinguru ezberdinetan kultura-proiektuak dinamizatzen ditu. Besteak beste, 2008an Línea Curva elkarte artistikoa eta Espacio Reflex proiektua abiatu zituen.

¿Te ha sido útil esta página?