Ziudadelako Bolborategian Naia del Castillo artistaren 'Argiari bidea eman' erakusketa dago ikusgai, eta sortzaileak parafinaz egindako eskulturak biltzen ditu bertan

Ziudadelako Bolborategian Naia del Castillo artistaren 'Argiari bidea eman' erakusketa dago ikusgai, eta sortzaileak parafinaz egindako eskulturak biltzen ditu bertan
Erakusketak egilearen ibilbidearen bilakaera islatzen du eta irailaren 20ra arte bisitatzen ahalko da
Irudia
Irudia
Irudia

Argiari bidea eman Ziudadelako Bolborategian dago ikusgai, eta bertan Naia del Castillo euskal artistaren azken aldi honetako lanak biltzen dira. Berriki egin dituen bi proiektuen lanak– Anestesia (2023) eta Amaigabeko pultsua (2025)– barne hartzen ditu erakusketak, eta biek aurreko aroarekin hausten dute. 2021az geroztik, eskulturak argazkilaritza ordeztu du artistaren adierazpen-bitarteko nagusi gisa, eta gainera, parafina du euskarri lanak sortzeko orduan. Bilakaera hori islatu egiten da Iruñeko erakusgunean ikusgai dauden lanetan.

Gorputzaren eta ekintzaren presentzia indartsua eta nolabaiteko jakin-min narratiboa ziren Naia del Castilloren ibilbidearen bereizgarri, baina aro berri honetan artistak bokazio abstraktuago bati eman dio bidea, eta hori arte-diziplinaren eta euskarriaren aldaketan islatzen da. Hala ere, lanetan parafina –solidotik likidora iragaten den materia anbiguoa– erabiltzeak aurreko aroko jakin-minei jarraitutasuna emateko aukera ematen dio artistari; izan ere, parafinazko gorputzek benetako pultsua dutela dirudi, eta geroratuko ekintza bat edukitzen ahal dute.

Erakusketa Javier Manzanos Garayoa Arte Plastikoetako teknikariak eta artistak berak aurkeztu dute, eta erakusketa horrek eta Damaris Pan artistak Labean ikusgai jarritako erakusketak abian jarri dute Ziudadelako kultura- eta erakusketa-programazioa, sanferminetan etenaldia egin eta gero.

Naia del Castillo
Naia del Castillok (Bilbo, 1975) bere jardun artistikoa Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle izatearekin uztartzen du. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, Eskulturako espezialitatean (1998), ohorezko masterduna da Londresko Chelsea College of Art & Design-en (2000) eta cum laude doktoretza lortu zuen EHUn (2021).

Bere ibilbidean egonaldiak egin ditu zentro hauetan: Cité Internationale des Arts, Erromako Espainiako Errege Akademia eta ISCP (New York), besteak beste. Gainera, artistaren erakusketak zentro hauetan egon dira ikusgai: Artium, Pradoko Museoa, Arte Ederren Zirkulua, Mori Museum eta Alcalá 31 aretoa. Irabazi dituen sarien artean nabarmentzekoa da PHotoEspañak 2005ean antolatutako OFF Jaialdiko Erakusketarik Onenaren saria. 

Artistaren lana museo hauetako bildumen parte da: Pradoko Museo Nazionala, Reina Sofia Arte Zentroa eta Museo Nazionala, Artium Museoa, Maison Européenne de la Photographie (Paris) eta Museum of Fine Arts (Houston).


ARGIARI BIDEA EMAN ERAKUSKETA

  • Naia del Castillo

    • Tokia: Ziudadelako Bolborategia

    • Datak: 2026ko uztailaren 24tik irailaren 20ra

    • Erakusketa bisitatzeko ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

¿Te ha sido útil esta página?