Ziudadelak 80ko hamarkadako artearen eklosioari begiratzea proposatzen du ‘Los Bragales’ bildumaren eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako Pi Fernandinoren Legatuaren bidez

Ziudadelak 80ko hamarkadako artearen eklosioari begiratzea proposatzen du ‘Los Bragales’ bildumaren eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako Pi Fernandinoren Legatuaren bidez
Arma Aretoan ikusgai dagoen ‘80ko hamarkadaren Espainiako pintura eta obra grafikoa’ erakusketan etapa garrantzitsu horren artistarik nagusienak daude
Irudia
Irudia
Irudia

 

Ziudadelako Arma Aretoan, apirilaren 11ra bitarte, ‘80ko hamarkadako Espainiako pintura eta obra grafikoa’ erakusketa izanen da, 63 piezatan barna egindako ibilbide bisuala, XX. mendeko azken bi hamarkadetako eta XXI. mendeko lehen hamarkadetako erreferentzia markatuko zuen eklosio sortzailaren etapa bateko 42 artista garrantzitsuenen eskutik. Proposamen nabarmen hau, Emilio Pi eta Helena Fernandinok uztailean Iruñeko Udalari egindako obra grafiko originaleko Bildumaren dohaintzari esker egin da –horietako 43 pieza erakusten dira- , eta baita Jaime Sordoren lankidetzari esker ere, ‘Los Bragales’ bildumako 20 pinturako sorta utzi baitu.

‘80ko hamarkadaren Espainiako pintura eta obra grafikoa’ erakusketak ibilbide panoramikoa proposatzen du garai sortzaile horretako erreferentziako 42 egileren obraren bidez; horiek Espainia osotik datoz eta belaunaldi desberdinekoak dira, gehienak 40 eta 50eko hamarkadetan jaioak, horien artean beteranoenak 1923an jaiotako Tàpies eta Rafòls-Casamada katalanak, jada hilda, eta gazteenak Antón Patiño galiziarra eta Miquel Barceló Mallorcarra, 1957an jaioak. Guztiak Espainiako artearen historia berriko adierazleak dira, horien artean arte plastikoetako 18 sari nazional egoteak egiaztatzen duten moduan, saria ezen, hain zuzen, 1980an ezarri baitzen.

Margo-proposamen horretan parte hartu dute Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak, María García-Barberenak, eta erakusketaren komisario eta Udaleko arte plastikoetako teknikari Javier Manzanosek. Bertan izan dira, baita ere, erakusketa posible egin duten bi pertsona: Emilio Pi arte garaikideko bildumagilea eta Jaime Sordo, Los Bragales bildumaren jabea eta Arte Garaikideko Bildumazale Pribatuen 9915 Elkarteko zuzendaria.

Bizikidetza bisual ona Pi-Fernandinoren Legatuaren eta ‘Los Bragales’ bildumaren artean

Erakusketak ibilbide bisuala proposatzen du, Ziudadelako Arma Aretoaren eszenatoki horrendako prestatutako piezek osatutako irudien puzzlea: Los Bragales Bildumako pinturak eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumari emandako Pi-Fernandinoren Legatuko obra grafiko originalak. Horien arteko bizikidetzak aukera ematen du bi hizkuntza sortzaile horien eta beren ezaugarri material eta teknikoen arteko desadostasunak eta loturak ezagutzeko eta horiei bide emateko, olio-pinturaren, akrilikoaren eta ohilaren gaineko beste teknika mistoen formatu handietatik paperaren gaineko grabatuetara, zeinak beranen, azidoen, litografia-harrien, pantaila serigrafikoen, tinten eta inprimatzailearen torkulupean inprimatutako erretxinen arteko alkimiaren emaitza baitira.

Erakusketak atzerabegirakoa egiten du 80ko hamarkadako Espainiako arte plastikoan barna, izan ere, etapa horri egungo zenbait berrikuspenetan “gogobetetasunaren” urteak deitu diote, jakin-min demokratikoko testuinguru politikoak, munduari irekitzekoak eraginda, zeina 1985an, Europar Batasunari Atxikitzeko Itunaren sinaduraz berretsi baitzen, eta, batez ere, 80ko hamarkadan hasi eta 2008ko krisiaren ondorioz  “krak” egin zuen euforia ekonomikoaren testuinguruak eraginda. Inguruabar horiek guztiek  eragin biderkatzailea izan zuten arte-esparruan, garapen ikaragarri bat sortuz, eta horrek lagundu zuen Espainian arte garaikideko merkatuaren hazkundean, ‘industria kulturala’ agertzean, zeina bere eragile guztietan adierazi baitzen, artistengandik galerietara, eta baita jendeak egungo arte-adierazpenen inguruan duen estimazioan eta ezagutzan ere.

Lehenengo aukera ekainean Udalari emandako bildumaz gozatzeko

Pi-Fernandino bildumak, nazioako eta nazioarteko arte garaikideko bildumazaletasunaren erreferente batek, ekainean 156 obra eman zizkion Iruñeko Udalari, eta harez geroztik Udaleko Arte Garaikideko Bildumaren parte dira. Pi-Fernandino bilduma obra-sorta pribatua da, Madrilen bizi diren Emilio Pi eta Helena Fernandino enpresari eta senar-emazte iruindarrek 90eko hamarkadan eskuratutako artelanez osatua, nazioan zein nazioartean bildumazaletasun pribatuaren erreferente bihurtu dena. Haien bideoarte-bilduma, zeina parte batez Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalari dohaintzan eman baitzaio, Espainiako bildumarik onenarendako ARCO saria jaso zuen 2010ean.

Udal-txostenetan jasotakoaren arabera, bildumak zenbait espezializazio-esparru ditu, eta horien artean bada, batetik, 90eko hamarkadan Espainian gailendu ziren artisten lan grafikoez osatutako funts nagusi bat, eta bestetik, testuinguru horretan ere oso garrantzitsuak izan ziren egileek formatu txikian egindako edizio berezien sorta bat. 1983 eta 2007 artean egindako sormen-lanak dira, nahiz eta gehienak 90eko hamarkadakoak diren. Hamarkada horretan Espainiako obra grafikoak goia jo zuen nazioartean, bai sortzaileek lortutako ospeagatik, bai lan horien merkaturatzeak piztutako interesagatik.

¿Te ha sido útil esta página?