Ziudadela sanferminei buruzko erakusketa-areto handi bilakatuko da, udal-bildumako lanekin, berariaz sortutako obra eta kartelekin eta proiekzioekin

Ziudadela sanferminei buruzko erakusketa-areto handi bilakatuko da, udal-bildumako lanekin, berariaz sortutako obra eta kartelekin eta proiekzioekin
Uda osoan zehar egonen diren erakusketetan, tokiko 57 artisten, 44 diseinatzaileren eta udal-bildumako 27 egileren obrak aurkeztuko dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ziudadela udan sanferminei buruzko erakusketa-gune handi bilakatuko da, lau erakusketarekin, zeinetan ikusgai egonen baitira Iruñeko Udalaren arte garaikidearen bildumako 27 egileren obrak, tokiko 57 artistek apropos sortutako 57 obra, Nafarroako hainbat diseinatzailek ospatu ezin diren festa batzuetarako pentsatutako 44 kartel eta 3 ikus-entzunezko proiekzio. Horrez gain, uztailaren 6tik 14ra bitarte, Arma Aretoko beheko solairuan Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako irudiak egonen dira.

Horrela, uztailaren 2tik irailaren 12ra bitarte, Mistoen eraikinean ‘Imajinatutako sanferminak’ egonen da ikusgai, Bolborategian, ‘2020-2021 Dantzatu ez genuen urteak. Ospatu ezin izan zen festa baterako kartelak’, Labean, ‘Begiradak… Irudipenak… Zirrarak…’ erakusketa, eta amaitzeko, Arma Aretoko lehen solairuan ‘Egurra tristurari. Parerik gabeko festa baten oroigarriak’ izanen dugu ikusgai.

Zuhurtziak eta osasun-erantzukizunak festak bertan behera uztea eragin duten urte baterako proposamena da. Iruñeko Udalak antolatutako ‘Biba Iruña bizirik!’ programaren barruan dago, eta 400 izaera kultur-jardueratik gora eskaintzen ditu, udako egun guztietarako proposamenekin.

Uztailaren 2tik Irailaren 12ra, asteartetik igandera, goizez eta arratsaldez 

Erakusketak bisitatzeko ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era, eta igandeetan eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Halaber, aretoak uztailaren 12an, astelehenarekin, irekiko dira.

Erakusketen aurkezpenean parte hartu dute María García-Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak; Pedro Salaberri ‘Imajinatutako sanferminak’ erakusketaren koordinatzaile eta Nafar Ateneoko lehendakariak; Luis Garbayo ‘2020-2021 Dantzatu ez genuen urteak. Ospatu ezin izan zen festa baterako kartelak’ erakusketaren koordinatzaileak, eta Javier Manzanos ‘Egurra tristurari. Parerik gabeko festa baten oroigarriak’ erakusketaren komisarioak.

‘Egurra tristurari. Parerik gabeko festa baten oroigarriak’, Arma Aretoko lehen solairua

‘Egurra tristurari. Parerik gabeko festa baten oroigarriak’ erakusketak sanferminetako arte-ondareko pieza esanguratsuak berreskuratzen ditu, Udal-ondarean gordetakoak, arte garaikidearen bilduman. Berezko duen identitatea galdu gabe etengabe aldatzen doan festa bat gogora dakarten oroigarriak dira. Parerik gabeko festa honen denboran barnako bidaia iradokitzailea proposatzen du, Basianoren 1929ko kartel iragarletik hasita, 50eko hamarkadatik gaur egunerainoko sanferminak zeharkatzen ditu, eta Julio Pardoren Zapi gorriarekin amaitzen da, Gazteluko plaza distopiko batean amets egitera eta nabigatzera gonbidatzen duena.

Guztira garai eta jatorri ezberdinetako 27 egileren argazki, pintura eta eskulturak dira, aukera ematen digutenak denbora gelditu eta izan genituen festetaz, irrikatzen ditugun horietaz eta nahi ditugun horietaz hausnartzeko. Honako egile hauenak dira: Angel de Mingo, Antonio Laita, Elena Goñi. Ferdinando Scianna, Francisco Zubieta eta Andrés Retegui, Gerardo Zaragüeta, Gonzalo Ainaga, Inge Morath, Javier Muro, Jesús Basiano, Jim Hollander, Joaquín Resano, José Luis Nobel, Julio Pardo, Julio Ubiña, Luis Azanza, Luis Badosa, Mariano Sinués, Miguel Bergasa, Nicolás Ardanaz, Paco Gómez, Pedro Armestre, Pedro Martín Balda, Pedro Osés, Pepe Yagües eta Rafael del Real.

Erakusketaren izenburuak 1955ean, Robert Delpirek 'Guerre à la tristesse' argitaratu zuen liburuan du jatorria, Dominique Aubier idazlearen testuekin eta Inge Morathek 1954ko sanferminetan egindako argazki-bildumarekin. Horien artean, ‘Guerra a la tristeza’ barrakaren aurrean txapela buruan eta jantzi higatu batez erretratatutako herritarra agertzen zen.

Imajinatutako sanferminak’, Mistoen Eraikineko lehen eta bigarren solairuak

‘Imajinatutako sanferminak’ erakusketa kolektiboak, Nafar Ateneoarekin elkarlanean antolatuta, festen inguruko hausnarketa bultzatzea du xede. Horretarako, Iruñeko Udalak 50 artistatik gora gonbidatu ditu testu batez lagundutako berariazko obra bat sor dezaten. Horietako 57ren lanak egonen dira ikusgai, denak egin berriak.

Erakusketaren katalogoan gogorarazten digute 1995an dagoeneko Udalak ‘Sanferminak margotzea’ erakusketa aurkeztu zuela; bertan, 18 artistek festei buruzko ideia edo sentsazio bat irudikatu zuten, jaiak ulertzeko askotariko moduetatik. “Sanferminek ez zituzten ekarpen estetiko gehiegirik izan arte plastikoei dagokienez, argazkigintzan salbu; literaturan eta kartelgintzan, berriz, etengabe agertzen ziren” azpimarratzen du.

Orduan ez bezala, oraingoan, “kontua ez da sanferminei buruz orduan bezala hitz egitea, orain oroitzapenetik sortu behar dira, modu batean edo bestean parte hartzaile bakoitzarendako izan duten esanahitik abitatuta, eta aukera ona da sanferminak bizitzeko ditugun modu desberdinak agerian jartzeko. Gogo aldartea dira, akuilua, begikotasun desioa edo gabezia, eta orain, zuen laguntzarekin, oroitzapen bihurtu nahi ditugu. Ez soilik sanferminak bueltatzea nahi dugulako, bizitzak aurrera jarraitzea behar dugulako, hain zuzen, eta zentzu horretan, arteak lagunduta sentiarazi gaitzake beste behin”.

Ondoko artistek parte hartuko dute: Alfonso Ascunce, Alicia Otaegui, Ángel Arbe, Ángel Mª Presencio, Ángela Moreno, Antonio Laita, Belén Arévalo, Cabeza De Artista, Carlos Cenoz, Carlos Puig, Carmen Salgado, Celia Eslava, Chuma Arguiñariz, Cristina Cidriain, David Anocibar, Dicky Rekalde, Elba Martinez, Emilio Matute, Fermín Alvira, Fermín Jiménez Landa, Fernando Pagola, Gonzalo Nicuesa, Guillermo Sarmiento, Ignacio Muro, Iker Serrano, Iosu Zapata, Javier Landa, Javier Mina, Javier Muro, Joaquín Resano, José Luis Mayor, Juan José Lazkano, Julio Pardo, Kontxesi Vicente, La Chincheta Bruna, Leire Urbeltz / Andrea Ganuza, Manuel Bermejo, María Azcona, María Jiménez, Mertxe Sueskun, Miguel Leache, Mikel Belascoain, Monika Aranda, Montse Borda, Natxo Barberena, Pablo Ochoa De Olza, Patxi Ezquieta, Pedro Osakar, Pedro Osés, Pello Azketa, Teresa Sabaté, Uxua Vides, Virginia Santos eta Xabier Celestino

‘2020-2021 Dantzatu ez genuen urteak. Ospatu ezin izan zen festa baterako kartelak’, Bolborategia

Sortzaileak berariaz obra bat sortzera gonbidatzeko antzeko ideia dago ‘2020-2021 Dantzatu ez genuen urteak. Ospatu ezin izan zen festa baterako kartelak’ erakusketaren atzean, zeina Nafarroako Komunikazio- eta Publizitate-Enpresen Elkartearekin batera egin baita. Asmoa zen ospatuko ez diren festa batzuetarako sanfeminetako irudizko kartel baten diseinua eskatzea “Sanferminik gabeko bi urte hauek arintzeko” xedez. Nafarroako diseinatzaile, artista eta diseinu estudioak gonbidatu ziren.

Erakusketaren katalogoak festetako kartelen eta horien egileen historian barrena ibilaldi bat egiten du. Kontserbatzen den zaharrena 1846koa da. XIX. mendeko gainontzeko kartelak bezala, zezenketei lotuta dago erabat, nahiz eta zenbait urtetan Pablo Sarasateren irudia eta musika elementuak azaltzen diren. XX. mendean motibo gehiago erabiltzen dira eta irudi-aldizkarien estiloa kopiatzen da, gero argazkigintzara igarotzeko.

Bolborategian honako hauen kartelak egonen dira ikusgai: Alberto Molina, Alberto Ollo, Alberto Pérez Reina, Álex Viladrich, Ana Cobo, Ana Gozalo, Ana Pérez Errea, Andoni Egúzkiza, Arraitz Koch Elizegi, Carlos Álvarez, Carlos García, César Oroz, David Alegría, Germán Ucar, Iñaki Cabodevilla, Iñigo Del Canto, Itziar Goñi, Javier Balda, Javier Errea, Javier Morón, Javier Oyarzun, Javier Unzué, Jesús Cía, Jokin Manzanos, Jorge Martínez Huarte, José Félix Collazos, José Joaquín Lizaur, Juanjo Barasoain, Koldo Villarreal, La Llorona Comunicación, Luis Garbayo, Marisa Mantxola, Miguel Pérez Otaño, Mikel Echandi, Mikel Urmeneta, Nicolás Aznárez, Olga Ortiz Besga, Óscar Munárriz, Pablo Errea Rodríguez, Patricia Fernández eta Iván Irisarri, Proyecta Comunicación, Rafa Esquíroz eta Ricardo Bermejo.

Begiradak… Irudipenak… Zirrarak…’, Labea

Erabat ezberdina da Labean egonen den proposamena, zeina uztailaren 2tik irailaren 12ra ere ikusten ahalko baita, eta ikus-entzunezko proiekzioetan datza. Espazioan pentsatuz, Udalak ikus-entzunezko instalazio baten aldeko apustua egin du, sanferminetako hainbat uneri buruzko hiru proiekziorekin. Arena Comunicación Audiovisual etxeak ekoitziak, edizioa eta instalazioa Acrónica Producciones-ek egin ditu.

Proiekzioetako bik San Fermin Festetako askotariko uneak (“unetxoak" eta sekulako uneak) eskaintzen dituzte, bakoitza 10 minutu inguruko iraupenarekin. Hirugarrena lurreko proiekzio bat da, zeinak Iruñean gertatzen diren irudi, irudipen eta zirraren nahasketarekin egindako bi mosaiko eskaintzen baititu.

Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Arma Aretoko beheko solairua

Azkenik, Arma Aretoko beheko solairuan uztailaren 6tik 14ra bitarte Iruñeko erraldoien eta buruhandien konpartsako irudien erakusketa eginen da. Konpartsak ezin izanen duenez hiria zeharkatu ohiko hitzorduetan, uztailaren 6tik 14ra,  instalatu nahi izan dute egun horietan nahi duenak bisita dezan.

Horrela, aukera emanen da, urruntze- eta edukiera-neurriak beteta, nahi duen orok argazki bat egin dezan Brauliaren, Toko-tokoren, Esther Arataren, eta gainerako erraldoien ondoan, eta baita kilikien, zaldikoen eta buruhandien ordezkaritzaren ondoan ere.

1860an, Udalak Tadeo Amorena eskultoreari enkargatu zion 8 erraldoi eraikitzeko, garai hartan ezagutzen ziren lau kontinente edo arrazen ordezkari: kaukasiarra, asiarra (Ekialde Hurbila), mairu-afrikarra eta afroamerikarra (Europa, Asia, Afrika eta Amerika). Errege-erreginen gorte horrek, aurrean eraman ohi dituen 5 buruhandi, 6 kiliki eta 6 zaldikoekin batera –25 irudi guztira–, osatzen du Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.