Haur eta familiendako bi antzezlan, magia, ipuin-kontalariak eta sormen- zein arte-lantegiak biltzen ditu Civivox sareko programazioak azarorako. Larunbatean bertan hasiko dira jarduerak “Futbolariak eta printzesak” antzezlanarekin eta “Diseinatu zure pertsonaiak” lantegiarekin, biak euskaraz. Hilabeteko programazioa azaroaren 28an, larunbatarekin, amaituko da ‘¡Va de cine! / Zinemaz blai!’-rekin.
Sanduzelaiko Civivoxean, larunbatean, Eidabe Ekimen Kulturalak “Futbolariak eta printzesak” taularatuko du. Odei eta Lurren istorioa kontatzen du, haien ikasgeletatik ihes egiten duten neska eta mutila. Besteen aldean desberdin sentitzen dira, ez baitituzte bete nahi neska eta mutila izateagatik inposatzen dizkieten arauak. Komedia hau 8 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta topiko sexistak apurtu nahi ditu. Esketx-erako eszena laburren bidez, umorea, musika, dantza eta antzerki-jokoez baliatuta, agerian utziko dituzte berdintasunean bizitzea zailtzen dituzten egoerak. Sarrerak 3 euroan daude salgai, www.pamplonaescultura.es webgunean.
Azaroko azken larunbatean, 28an, ‘¡Va de cine! / Zinemaz blai!’ lana antzeztuko da, saio bikoitzean; goizez, gaztelaniaz, eta arratsaldez, euskaraz. Ainhoa Juaniz, Luis Lainez eta Maribel Martínezek zinemaren sorreraren 125. urteurrena ospatuko dute ikuskizun honekin. Bertan eszena bat prestatzen ari den talde bat ezagutuko dugu, hirukote dibertigarri eta jostalaria, istorio bitxia duen koadrila. Emanaldiak 12:00etan eta 18:00etan izanen dira, Iturramako Civivoxean, eta sarrerak 3 euroan salduko dira www.pamplonaescultura.es-en ere.
Sormen-lantegiak, magia, ipuin-kontalariak...
Civivox sareak azaroan sormen- eta arte-lantegiak egiten jarraituko du adingabeendako eta familiendako. Lantegien hiru ildoak mantenduko dira: ‘Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak’, 18 eta 24 hilabete bitarteko haurtxoentzat; ‘Familian mundu txiki-txikiak sortu’ lantegia, 4 eta 6 urte bitartekoentzat, eta ‘Ipuinak ilustratuz’, 6 eta 11 urte bitartekoentzat. Lantegi horietan aurrez izena eman behar da www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, eta 4 euro ordaindu behar dira. Hilabete honetan ere dantza-lantegi bat egonen da Milagrosako Civivoxean, eta oihal-lantegi bana azaroaren 19an eta 20an, Sanduzelain eta Mendillorrin hurrenez hurren, Haurren Nazioarteko Egunaren karietara.
Azaroan, halaber, ipuin-kontalariak, magia eta beste hitzordu batzuk egonen dira, doan, aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan. Azaroaren 14an, larunbatarekin, Marcos magoa Milagrosako Civivoxean izanen da 12:00etan, eta 18:00etan, Zabalguneko Civivoxean, ‘Irri egiteko magia’ eta ‘Ilusio magikoak 1857’ ikuskizunekin, 4 urtetik gorako haurrei zuzenduak.
Ipuinak Maitane Pérez ipuin-kontalariaren eskutik helduko dira azaroaren 21ean, larunbatarekin, ‘Otoño por el mundo / Udazkena munduan barna’ izenburupean, 12:00etan Zabalguneko Civivoxean, euskaraz, eta 18:00etan, Milagrosako Civivoxean, gaztelaniaz. Azaroaren 26an, ostegunarekin, Kondestable Civivoxean, Pablo Sarasate musikari eta konpositorearen istorioak eta abenturak kontatuko ditu Sergio de Andrések, ‘Sarasate eta zeluloidea’ izeneko hitzorduan, zinemaren sorreraren 125. urteurrena ospatzeko ere, haurrendako ipuin-kontalari honekin.
Haurrendako eta familiendako programazioa. Civivox sarea. 2020ko azaroa
HAURRENDAKO ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA
- Azaroak 7, larunbata. Sanduzelaiko Civivoxa, 18:00 (euskaraz)
- Futbolariak eta printzesak
- EIDABE EKIMEN KULTURALAK
- Sarrera: 3 €, www.pamplonaescultura.es bidez. 5 urtetik gorako haurrei zuzendua
- Azaroak 28, larunbata. Iturramako Civivoxa, 12:00 (gaztelaniaz) / 18:00 (euskaraz)
- ¡Va de cine! / Zinemaz blai!
- AINHOA JUANIZ, LUIS LAINEZ ETA MARIBEL MARTÍNEZ. Zinemaren sorreraren 125. urteurrena
- Sarrera: 3 €, www.pamplonaescultura.es bidez. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua
IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ GEHIAGO
- Azaroak 14, larunbata. Milagrosako Civivoxa, 12:00
- Irri egiteko magia
- MARCOS MAGOA
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Azaroak 14, larunbata. Zabalguneko Civivoxa, 18:00
- Ilusio magikoak 1857
- MARCOS MAGOA
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Azaroak 21, larunbata. Zabalguneko Civivoxa, 12:00 (euskaraz) eta Milagrosako Civivoxa, 18:00 (gaztelaniaz)
- Udazkena munduan barna / Otoño por el mundo
- Haurrendako ipuin-kontalaria, MAITANE PÉREZekin
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Azaroak 26, osteguna. Kondestable Civivoxa, 18:00
- Sarasate eta zeluloidea
- Ipuin-kontalaria, SERGIO DE ANDRÉSekin Zinemaren sorreraren 125. urteurrena
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
HAURRENDAKO ETA FAMILIENDAKO LANTEGIAK
- Haurtxoentzako lantegiak. Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak
- Azaroak 14, larunbata. Mendillorriko Civivoxa, 11:00–11:45
- Koloretako mihiseen fabrika. ELENA ERASO, Art & Peques
- Sarrera: 4 €, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 18 eta 24 hilabete bitarteko haurtxoak, heldu batek lagundurik.
- Eboluzio ildoko lantegiak. Familian mundu txiki-txikiak sortzeko lantegia. Jolasa eta artea lehendabiziko urteetan.
- Azaroak 21, larunbata. Mendillorriko Civivoxa, 11:00–12:00
- Baserria. ELENA ERASO, Art & Peques
- Sarrera: 4 €, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 eta 6 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik.
- Sormen lantegiak familiartean. ‘Ipuinak ilustratuz’
- Azaroak 7, larunbata. 11:00 – 13:00 euskaraz, Iturramako Civivoxean. Azaroak 21, larunbata. 11:00 – 13:00 gaztelaniaz, Iturramako Civivoxean.
- Diseinatu zure pertsonaiak / Diseña tus personajes. DIANA ARBONIÉS, La Crafetera
- Sarrera: 4 €, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 6 eta 11 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik
- DANTZA MILAGROSAN: EMOZIOAK DANTZATZEN 2
- Azaroak 16, astelehena. Milagrosako Civivoxa, 17:00
- Emozioak dantzatzen. Ainhoa Iturgaitz
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 6 eta 10 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik
- HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA
- Azaroak 19, osteguna. Sanduzelaiko Civivoxa, 16:00 – 18:00 Azaroak 20, ostirala. Mendillorriko Civivoxa, 16:00 – 18:00
- Oihal-lantegia
- BERRIZTUrekin elkarlanean
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 6 eta 14 urte bitarteko adingabeak