Astelehenean hasiko da “Zinemako emakume heroiak” zikloaren aurtengo edizioa, Iruñeko Udalak antolatzen duen jarduera-programazioa, xede duena hainbat garaitako zinematografian emakumeen inguruan zabaltzen diren estereotipoak berraztertzea. Lauhilekoan zehar, hainbat jatorri eta eduki dituzten zazpi film proiektatuko dituzte, horietako bat euskaraz, hilero bi film ikusgai egonen direlarik. Beti bezala, zineforuma María Castejón Leorzak koordinatuko du; Historian doktorea da, idazlea eta irakaslea, aditua emakumeen historian eta emakumeen irudikapenetan ikus-entzunezko bitartekoetan.
Izan ere, zinema da udal-proposamen honen ikergaia, abiapuntua baita ikus-entzunezkoa, kultura garaikidearen ardatz nagusi gisa, tresna indartsua dela imajinario kolektiboak sortu edo suntsitzeko.
Zortzigarren edizioan 1.440 lagun joan ziren Iturramako Civivoxean egin ziren sei proiekzioetara, eta saio gehienetan toki guztiak bete ziren (240), ‘Pequeña Miss Sunshine’ (195) eta ’80 egunean’ filmetan izan ezik (165). Bestalde, ziklo hau Sanduzelaiko Civivoxean ere programatu zen lehen aldiz, baina jende gutxiago joan zen, 388 lagun, hain zuzen ere. Gabonetako proiekzio berezian, ‘Lo que el viento se llevó’ klasikoa egon zen ikusgai Iturraman, eta 120 lagun bertaratu ziren.
Oraingoan, zazpi film luzeetako bostetan zuzendariak emakumeak dira. Salbuespen dira Colin Higgins’-en ‘Cómo eliminar a su jefe’ (AEB, 180, 110’) eta euskarazko eskaintza: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren ‘Loreak’ filma (Espainia, 2014, 99’), apirilaren 14an proiektatuko dena.
Jatorri berekoa da zikloaren lehen eskaintza, ‘Función de noche’ (España, 1981, 90’) filma. Josefina Molina da dokudrama honen zuzendaria, eta Lola Herrera du protagonista. Lolaren esperientzia pertsonala, ‘Bost ordu Mariorekin’ bakarrizketako pertsonaian islatzen den bizi-krisi eta profesionala eta Daniel Dicentarekin izan zuen ezkon-harremanaren porrota abiapuntu hartuta, hurbilpen bat izan nahi du emakumeen belaunaldi oso batek Espainiako demokraziaren hastapenetan zuen egoerara. Filma otsailaren 18an ere proiektatuko dute, Sanduzelaiko Civivoxean, eta ez da gomendagarria 12 urtetik beherako haurrentzat.
Otsailean proiektatuko da, baita ere, Anna Mulylaertek zuzendutako ‘Una segunda madre’ Brasilgo familia-drama. Martxoan ikusgai izanen dira Petra Biondin-en ‘El orden divino’ (Suitza, 2017, 96’) eta Celine Sciamma-ren ‘Girlhood’ (Frantzia, 2014, 112’). Apirilean Aljeria eta AEBen txanda izanen da, ’El domingo si dios quiere’ (Aljeria, 2001, 98’) eta ‘Cómo eliminar a su jefe’ (AEB, 180, 110’) filmekin.
Saioak Iruñeko Udalaren III. Berdintasun Planaren barruan sartuta daude. Saioak 18:00etan hasiko dira, filmen proiekzioarekin, eta ondoren, solasaldi bat egonen da, gutxi gora behera zortzi eta erdiak arte. Sarrera librea da, baina gonbidapena hartu behar da proiekzioak egiten diren tokietan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Gehienez ere, bi gonbidapen banatuko zaizkio pertsona bakoitzari.
“Zinemako emakume heroiak” (otsaila/maiatza)
Ordua: 18:00.
Moderatzailea: Maria Castejón Leorza, Historian doktorea, idazlea, irakaslea eta blogaria.
Iturramako Civivoxa. Astelehenetan
- ‘Función de noche’ (Espainia, 1981, 90’). Otsailak 19
- ‘Una segunda madre’ (Brasil, 2015, 108’). Otsailak 24
- ‘El orden divino’ (Suitza, 2017, 96’). Martxoak 9
- ‘Girlhood’ (Frantzia, 2014, 112’). Martxoak 23
- ‘Loreak’ (Espainia, 2014, 99’). Apirilak 6
- ’El domingo si dios quiere’ (Aljeria, 2001, 98’). Apirilak 27
- ‘Cómo eliminar a su jefe’ (AEB, 180, 110’). Maiatzak 11
Sanduzelaiko Civivoxa. Astearteetan
- ‘Función de noche’ (Espainia, 1981, 90’). Otsailak 18
- ‘Una segunda madre’ (Brasil, 2015, 108’). Martxoak 3
- ‘El orden divino’ (Suitza, 2017, 96’). Martxoak 17
- ‘Girlhood’ (Frantzia, 2014, 112’). Martxoak 31
- ‘Loreak’ (Espainia, 2014, 99’). Apirilak 14
- ’El domingo si dios quiere’ (Aljeria, 2001, 98’). Maiatzak 5
- ‘Cómo eliminar a su jefe’ (AEB, 180, 110’). Maiatzak 19
*Saio guztietan sarrera librea da, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (gehienez ere bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)