‘Zinema gauak’ zikloaren azken astea hemen da: aste guztiak kontuan hartuta, 22 film proiektatuko dira guztira, hiriko 10 auzotan

‘Zinema gauak’ zikloaren azken astea hemen da: aste guztiak kontuan hartuta, 22 film proiektatuko dira guztira, hiriko 10 auzotan
Lehen filmak familia-giroko komedia bat eta helduendako animaziozko film bat izanen dira, Alde Zaharrean eta Txantrean, hurrenez hurren
Noches de cine

 

Zinema-gauak programa datorren astean amaituko da, espazio publikoan emanen diren azken bost zinema-saioekin. Programak lanegunetan, gauero, 22:00etan, doako proiekzioak eskaintzen ditu, jatorriak, errodaje-datak, bikoizketa-hizkuntzak, generoak eta abar txandakatuz. Aurreko astean bezala, pantaila Alde Zaharrean, Txantrean, Iturraman, Milagrosa-Arrosadian eta Arrotxapean egonen da.

Asteari hasiera emateko, familia-giroko komedia bat eta helduendako animaziozko film bat proiektatuko dira. Abuztuaren 25ean, astelehena, Alde Zaharreko San Frantzisko plazan Aita bizitza (Espainia, 2022, 87’)  filma proiektatuko da, euskaraz: duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren ustekabeko bisita jasoko duen Mikel chef gazte eta handinahiari buruzkoa. Joaquín Mazón da zuzendaria, Karra Elejalde eta Enric Auquer, besteak beste, aktoreak eta Joaquín Oristrell, gidoilaria.

Asteartean Txantreako Arriurdiñeta plazaren txanda izanen da, bertan Pablo Berger zuzendari eta gidoilariaren beste film espainiar bat ikusteko aukera izanen da: Robot dreams (Espainia, 2023, 102’), zeinak estreinatu zen urtean sari mordoa jaso baitzuen. Sara Varonen eleberri grafiko batean oinarritutako animaziozko filma da. Bi protagonista ditu: Dog, Manhattanen bizi den txakur bakartia, eta bakarrik ez egoteko txakurrak eraiki duen lagun robotikoa. Agertokia: 80ko hamarkadako New York. Bergerren filmak hainbat animazio- eta gidoi-sari jaso zituen honako ekitaldi hauetan, besteak beste: Goya sariak, Gaudí sariak, Feroz sariak, Forqué sariak, EFA Europako Zinemaren sariak eta Zinema Iberoamerikarreko Platino sariak.

Zinema-gauak 2025. 22:00etan

ALDE ZAHARRA

  • San Frantzisko plaza

    • Abuztuak 25: Aita bizitza (Espainia, 2022, 87’). Euskaraz

TXANTREA

  • Arriurdiñeta plazan

    • Abuztuak 26: Robot Dreams (Espainia, 2023, 102’).

ITURRAMA

  • Iturramako bulebarra

    • Abuztuak 27: Los Goonies (Goonietarrak) (AEB, 1985, 111’)

MILAGROSA-ARROSADIA

  • Alfredo Floristán plazan

    • Abuztuak 28: Odio el verano (Uda gorroto dut) (Espainia, 2024, 103’)

ARROTXAPEA

  • Maiteminduen parkean

    • Abuztuak 29: Garfield. La Película (Garfield. Filma)

¿Te ha sido útil esta página?