‘Zinema-gauak’ bueltan ditugu abuztuan, pandemiari aurre egiteko osasun-segurtasuneko neurriei loturiko funtsezko aldaketekin

‘Zinema-gauak’ bueltan ditugu abuztuan, pandemiari aurre egiteko osasun-segurtasuneko neurriei loturiko funtsezko aldaketekin
Programatutako proiekzioak leku irekietan eginen dira, baina zenbait barrutiren barnean, leku-kopurua kontrolatzeko, eta maskara derrigorrezkoa izanen da
noches de cine

Bihar, asteartearekin, hasiko da udako ‘Zinema-gauak’ programa hirian. Abuztuan 20 film proiektatzea aurreikusi da —horietako bost euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin—, 22:00etan, eta sarrera doan izanen dute.
 

Gaur egungo egoerak eta osasun-segurtasuneko betebeharrei loturiko neurriek urtez urte ibilbide luzea egin duen eta iruindarrek urtero erruz jarraitzen duten programan aldaketak egin behar izatea ekarri dute. Aurtengo edizioan Udalak bost eszenatoki aukeratu ditu pelikulak proiektatzeko. Saioak gune irekietan izanen dira, baina leku-kopurua kontrolatu eta tokiak segurtasun-tartea mantenduta egokitzeko, espazio horiek zenbait eraikinen barnealdean daude. Irizpide horri berari jarraitzeko, sarbidean bertaratzen direnen harremanetarako datuak hartuko dira. Aurreikusitakoarekin bat, eszenatoki bakoitzean 100 eta 150 eserleku artean izanen dira.
 

Asteko egun bakoitzean saioa espazio eta auzo ezberdin batean izanen da: López frontoia Iturraman (astelehenetan), Salestarrak Txantrean (astearteetan), Ezpeletaren jauregiko patioa Alde Zaharrean (asteazkenetan), José Vila ikastetxe publiko ohia Milagrosan (ostegunetan) eta, hasieran prestatutako programazioaren arabera, El Lago de Mendillorri IP Mendillorrin (ostiraletan). Gaur egun Mendillorriko programazioa kolokan dago, auzorako prebentzio-neurrien Foru Agindua indarrean dagoen bitartean. Saioek iraun bitartean, leku guztietan, derrigorrezkoa izanen da maskara janztea; proiekzio-guneetan hidrogel-banagailuak izanen dira eta Udalak nahikoa langile jarriko ditu izan daitezkeen beharrei erantzuteko.
 

Ohikoa den bezala, hilabete osoan Udalaren film-eskaintza ikusle ororendako eta oso genero ezberdinetako lanak ekartzen ditu. Familiendako zinemak indar handia du, batez ere animaziozko filmekin, izan ere honako hauek ikusten ahalko dira: ‘Aladdin’, ‘Pokemon’, ‘Ralph Rompe Internet’, ‘Asterix’, ‘Ugliydolls’, ‘Cómo entrenar a tu dragón 3’, ‘Smallfoot’, ‘Lego 2’ eta ‘Mascotas 2’.
 

Baina, horietaz gain, ‘Zinema-gauak’ arrakasta handia izan duten helduendako lanak ere ekarriko ditu, besteak beste Oscar saria jaso eta Estatu Batuetako arrazakeria jorratzen duen ‘Green Book’; Almodovarren azken lana, ‘Dolor y Gloria’; ‘Ha nacido una estrella’ musikala; ‘Bohemian Rhapsody’ biopic-a eta superheroiei buruzko ‘Spider Man. Un nuevo universo’. Espainiako komediak ere badu lekua ‘Perdiendo el Este’, ‘Los Japón’ eta ‘Padre no hay más que uno’ lanekin, non besteak beste Santiago Segura, Carmen Machi, Dani Rovira eta Leo Harlem ikusiko baititugu.
 

Zinema-gauak 2020

22:00

Sarrera librea

Astelehenetan

    • López frontoia Iturrama

Abuztuak 10

  • Spider-man. Un nuevo universo (AEB, 2018, 122’)

Abuztuak 17

  • Ha nacido una estrella (AEB, 2018, 135 ‘)

Abuztuak 24

  • Aladdin (AEB, 2019, 127’)

Abuztuak 31. Euskaraz

  • Pokemon. Pikachu detektibea (RU, 2019, 104’)

Astearteetan

    • Salestarrak Txantrea

Abuztuak 4.

  • Ralph rompe internet (AEB, 2018, 112’)

Abuztuak 11.

  • Bohemian Rhapsody (AEB, 2018, 134’)

Abuztuak 18.

  • Perdiendo el Este (Espainia, 2018, 89’)

Abuztuak 25. Euskaraz

  • Asterix: edabe magikoaren sekretua (euskaraz) (Frantzia, 2018, 85’)

Asteazkenetan

    • Ezpeletaren jauregiko patioa.

Abuztuak 5

  • Pesadillas 2. Noche de halloween (AEB, 2018, 89’)

Abuztuak 12

  • Cómo entrenar a tu dragón 3 (AEB, 2019, 104’)

Abuztuak 19. Euskaraz

  • Smallfoot (AEB, 2018; 96’)

Abuztuak 26.

  • Angry birds 2 (AEB, 2019, 96’)

Ostegunetan

    • José Vila ikastetxea. Milagrosa

Abuztuak 6

  • Uglydolls: extraordinariamente feos (AEB, 2019, 88’)

Abuztuak 13. Euskaraz

  • Lego 2 filma (AEB, 2019, 106’)

Abuztuak 20

  • Mascotas 2 (AEB, 2019, 85’)

Abuztuak 27

  • Los Japón (Espainia, 2019, 91’)

Ostiraletan: Mendillorriko programazioa kolokan dago, auzorako prebentzio-neurrien Foru Agindua indarrean dagoen bitartean.

    • El Lago de Mendillorri ikastetxe publikoa. Mendillorri

Abuztuak 7. Euskaraz. BERTAN BEHERA

  • Horman erlojua duen etxea (AEB, 2018, 104’)

Abuztuak 14

  • Green book (AEB, 2018, 129’)

Abuztuak 21.

  • Dolor y gloria (Espainia, 2019, 108’)

Abuztuak 28

  • Padre no hay más que uno (Espainia, 2019, 95’)