Zientzia-dibulgazioko ekimen ibiltariaren lehenengo geldialdia, Iruñean: herritarrek nitrogenoari buruz dituzten ezagutzak handitzea du xede

Zientzia-dibulgazioko ekimen ibiltariaren lehenengo geldialdia, Iruñean: herritarrek nitrogenoari buruz dituzten ezagutzak handitzea du xede
NUPen proposamena da, Udalarekin elkarlanean, eta urriaren 2ra arte bisitatzen ahalko da Ingurumen Hezkuntzako Museoan
Irudia
Irudia
Irudia

Ingurumen Hezkuntzako Museoa Zientzia nomada - Karabana izeneko proposamenaren agertoki izanen da ostiral honetatik datorren urriaren 2ra arte: zientzia-dibulgazioko ekimen ibiltaria da, eta NUPek Iruñeko Udalarekin lankidetzan sustatzen du nitrogenoari eta bere zikloari buruzko ezagutzak herritarren artean hedatzeko xedez. Ekimenak formatu bikoitza du, ‘Laborategi mugikorra’ eta ‘Erakusketa modularra’ baita, eta informazio-panelak, bideoak eta lantegi esperimentalak barne hartzen ditu. Iruña dibulgazio-biraren lehenengo geldialdia da, baina horrez gain, ekimenak Nafarroako beste udalerri batzuk ere bisitatuko ditu datozen hilabeteetan. 

Informazio-panelez dago osatuta proposamena, eta bertan modu bisualean azaltzen da landareek eta mikroorganismoek nitrogenoaren bizi-zikloan duten eginkizuna. Horrekin batera, dibulgazio-bideoak proiektatuko dira: elementu horren zikloan sakonduko dute, eta industria-, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera antropogenoek egun dituzten ingurumen-erronkak azalduko dituzte.

Halaber, ekimenak bi lantegi esperimental barne hartzen ditu, doan: ‘nitratometro’ baten bidez, parte-hartzaileek aukera izanen dute beraiek emandako laginetan (ura, lurra, hostoak, etab.) dagoen nitrogeno kopurua neurtzeko. Lehenengo lantegia euskaraz izanen da, eta irailaren 24an eginen da 18:00etatik 20:00etara, Europako Ikertzaileen Gauean antolatutako jardueren barruan. Europako Ikertzaileen Gaua, zientzia-dibulgazioko ekitaldi publikoa, NUPek antolatzen du, eta, aldi berean, Europako beste hiri batzuetan ere egiten da. Bigarrena, gaztelaniaz, urriaren 1ean eginen da, proposamena bukatu aurreko egunean, eta ordu berean izanen da. Bi lantegiek 25 lagunendako tokia dute, eta izen-emateak 010 telefonoaren bidez egin behar dira, prestakuntza-jarduera egin eta egun bat lehenagora arte.   


ZIENTZIA NOMADA - KARABANA  

  • Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar k. 21B, beheko solairua)

    • Asteartetik ostegunera bitarte, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara; larunbat, igande eta jaiegunetan, itxita

  • Lantegi esperimentalak:

    • Lantegi esperimentala (euskaraz): Irailak 24. 18:00 – 20:00. Edukiera mugatua: 25 lagun.  Izen-emateak 010 telefonoan, irailaren 23ra arte

    • Lantegi esperimentala (gaztelaniaz) Urriak 1. 18:00 – 20:00. Edukiera mugatua: 25 lagun.  Izen-emateak 010 telefonoan, irailaren 30era arte

¿Te ha sido útil esta página?