Zentralen eginen da, asteazkenarekin, Iruñeko Udalaren III. Gazte Plana aurkezteko jaia

Zentralen eginen da, asteazkenarekin, Iruñeko Udalaren III. Gazte Plana aurkezteko jaia
Jaiaren barruan Harrapatu-2 hiri-jaialdia antolatu da 18:30ean, Las Ninyas del Corro, Messy Mess, Claudia Castazabal eta Taupadak taldeen emanaldiekin
foto


Asteazken honetan Iruña Gaztea III. Gazte Planaren jendaurreko aurkezpena eginen da Zentral Kafe Antzokiko aretoan (San Domingoko merkatua, zk.g.). Aisialdirako gune horretan Harrapatu-2 hiri-jaialdia antolatu da 18:30etik aurrera, Las Ninyas del Corro, Messy Mess eta Claudia Castazabalen parte-hartzearekin eta, Taupadak konpainiak Burgoen plazan eginen du emanaldia. Emankizun guztietan sarrera doan izanen da, leku guztiak bete arte.

Felinna Vallejo eta Laüra Bonsai Bartzelonako periferiako raperoek osatzen duten Ninyas del Corro izanen da talde izarra, eta haien bizipenez gain kritika soziala eta ahalduntzea biltzen dituzten konposizio borrokalariak ekarriko dituzte Iruñera. Haien zenbait kantak milioi bat erreprodukzio baino gehiago izan dituzte YouTuben. Haiekin batera ariko da Messy Mess rapero iruindarra ere; 2017tik, bere lehen abestia argitaratu zuenetik ari da jardunean. Bere estiloa soinu melodikoagoetarantz eboluzionatuz joan da etengabeko esperimentazioaren eta berrasmakuntzaren bidez, beti bere bertsiorik sortzaileenaren bila.

Iruñekoa dugu halaber, Musika eta Arte Eszenikoen Encuentros jaialdiko sarietako bat irabazi duen Claudia Castazabal ere. Sari honen karietara, Oso Politakek (Last Tour konpainiaren diskoetxeak) Claudia fitxatu zuen eta bi single kaleratu zituen MALAiiERBA izeneko proiektuarekin. Claudiaren ikuskizunak eszenaratze landua du, haren garapen estetiko eta bisualaren adierazgarri.

Hip hopak Burgoen plazan izanen du lekua. Hogeita hamar bat gaztek osatzen duten –gehienak 13 eta 18 urte bitartekoak– Taupadak Iruñeko dantza eskolak eta konpainiak emanen dio hasiera jaiari. Abuztuan Phoenixen (Arizona, Estatu Batuak) lehiatu zen Munduko Hip Hop Txapelketan parte hartu zuen, bi taldek Bartzelonako lehiaketan sailkatzea lortu ondoren: Varsity modalitatean irabazi zuten eta Megacrewen bigarren geratu ziren. Taupadak konpainiak estatuan nahiz nazioartean metatutako esperientzia du.

III. Gazte Plana 
Jaia Udalaren Gazte Plan eguneratu berriaren testuinguruan kokatzen da. Plan horren arabera, gazteak izango dira hiriaren garapenaren protagonista eta udal-ekintzaren ardatz datozen urteetan. Planean 109 ekintza aurreikusi dira, bost ardatzen inguruan: gazteria emantzipatua, gazteria konprometitua, gazteria parte-hartzailea, gazteria aktiboa eta jasangarritasunarekin konprometitutako gazteria. Horrela, adin-tarte horretako herritarrek bizitzako esparru guztietan duten potentzial guztia garatu nahi da.

Asteazken honetako jaiak plan berriaren abiapuntu izan nahi du; izan ere, Gazte Plana 2019an jarri zen abian, gazteekin eta gazteekin lan egiten duten erakundeekin batera landutako parte-hartze prozesu baten bidez. Haien ekarpenekin eta udal arlo guztien ekarpenekin lehen zirriborro bat egin zen, eta hainbat eztabaidaren ondoren, behin betiko Gazte Plana aurkeztu zen, datozen lau urteetako udal jarduera bideratzeko.
 

HARRAPATU-2 HIRI-JAIALDIA ZENTRAL ARETOA. 18:30. SARRERA, DOAN

•    Artistak: Las Ninyas del Corro, Messy Mess, Claudia Castazabal eta Taupadak

o    18:30 Taupadak. Burgoen plazan (euria ari badu Zentralen)
o    19:15 Claudia Castazabal (Zentral)
o    20:00 Messy Mess (Zentral) 
o    21:30 Las Ninyas del Corro (Zentral)

¿Te ha sido útil esta página?