Zazpi ikastetxe publikotan eskolako patioak zabalik egonen dira erabilera publikorako larunbat eta jaiegunetan, datorren asteburutik aurrera

Zazpi ikastetxe publikotan eskolako patioak zabalik egonen dira erabilera publikorako larunbat eta jaiegunetan, datorren asteburutik aurrera
Auzo hauetan daude zazpi ikastetxe horiek: Buztintxurin, Bigarren Zabalgunean, Azpilagañan, Arrotxapean, Mendillorrin eta Ermitagañan
patio CP Ermitagaña

 

Iruñeko Udalak ikastetxeetako patioak zabalduko ditu asteburuetan, apirilaren 5etik hasita, larunbata. Udalak auzo hauetan zabalduko ditu patioak: Buztintxurin, Bigarren Zabalgunean, Azpilagañan, Arrotxapean, Mendillorrin eta Ermitagañan (Ermitagañan Haur Hezkuntzako patioa soilik); ordu desberdinetan egonen dira irekita, baita ikastetxeetako kiroldegietan jardueraren bat dagoenean ere. Hasiera batean, larunbatetan 11 ordu baino gehiago egonen dira irekita: 08:30etik 20:00etara; igandeetan, berriz, 08:30etik 13:45era.

Ekimenak auzotarren eskariari erantzuten dio: hiriko auzoek kirol- eta jolas-jarduera libreko gune aproposak izanen dituzte asteburu honetatik aitzina. Ekimena iazko batzorde batean onetsi zuen Udalak, eta proba pilotu gisa jarriko du martxan. Patioak herritar guztiek erabiltzen ahalko dituzte, eta Komunitate Polizia arduratuko da eremu publiko horiek zaintzeaz. Instalazioak itxi baino lehen, patioen egoera gainbegiratuko da; izan ere, egoera egokian egon beharko dute astean zehar arazorik gabe erabili ahal izateko. 


IKASTETXE HAUETAN IREKIKO DITUZTE PATIOAK:

  • Buztintxuri IPn larunbat eta igandeetan irekiko dituzte, kiroldegian jardueraren bat dagoenean

  • Patxi Larrainzar IPn larunbat eta igandeetan irekiko dituzte, kiroldegian jardueraren bat dagoenean

  • Azpilagaña IPn larunbat eta igandeetan irekiko dituzte, kiroldegian jardueraren bat dagoenean

  • Ermitagaña IPn larunbat eta igandeetan irekiko dituzte, kiroldegian jardueraren bat dagoenean Haur Hezkuntzako patioa ikastetxe hauek irekiko dute: 

  • Elorri IPk

  • El Lago-Mendigoiti IPk (Mendillorri)

  • Vázquez de Mella IPk (II. Zabalgunea)

¿Te ha sido útil esta página?