
Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean berrikusi ditu jai-guneetako datuak. Iruñeko Udaleko Ingurumen Ingeniaritzako Zerbitzuak 2.316 ikuskapen egin ditu jaietan Alde Zaharreko eta Lehen Zabalguneko tabernetan, eta horietako % 80an dena ongi zegoen. Ikuskapenek 81 arau-hausteen akta sortu dituzte orotara, musika ozen eta arotzeria irekita edukitzeagatik. Halaber, beste 4 akta jaso dira bozgorailuak lokalen fatxadetan paratzeagatik.
Elikadura-segurtasunari dagokionez, udal-zerbitzuek 83 jarduera ikuskatu eta 137 urratze aurkitu dituzte orotara: gehienak instalazioetan eta aparatuetan hutsengatik (37,9%) eta elikadura-higienean prestakuntza egitera behartutakoek ez egiteagatik (20,4%). Urratze gehien aurkitu diren egunak uztailaren 7a (33), uztailaren 6a (29) eta atzo, uztailak 13a (23) izan ziren. Errekeritutako dokumentazioa egiaztatu eta ikerketaren bat edo beste egitea falta bada ere, 40 zehapen-espediente inguru irekiko direla aurreikusten da.
Jaietan, ohikoa den gisan, konfiskazioak ere egin dira: kontserbazio egoera eskasean zeuden 30 kilo janari inguru; higiene- eta osasun-baldintza eskasetan zegoen saltoki bat itxi da, eta Udalak jarduera uzteko errekerimendu bat egin die (jarduera jakin bat ixtea, ez negozioa osorik) beste bost saltokiri: bi bere lizentzian ez zeuden jarduerak egiteagatik eta beste hiru bere jarduera egiteko instalazio egokirik ez edukitzeagatik.
Babes Zibileko Batzordeak emakumeen sexu-askatasunaren aurkako bi bortizkeria kasu jaso ditu; horietako bat intentsitate apalekoa izan da eta beste bat intentsitate handikoa. Horietako bat poliziaren aurrean salatu da.
Etilometriei dagokienez, polizia guztien artean 97.387 alkohol proba egin dira, eta 367 positibo eman dute. Portzentaietara ekarrita, etilometrien 0,37% bakarrik izan dira positibo. Estupefazienteen kasuan, egindako 499 probetatik 150 izan ziren positibo.
Arretak Turismo Bulegoan
Turismo bulegoa Udaletxe plazan dago eta uztailak 7, astelehenetik, gaurko 11:00k arte 1.890 lagunei eman die arreta: 1.455 eskari sortu dira eta 808 arreta. Jende gehien eduki zuten eguna astelehena (7) izan zen, 388 lagun, eta kopurua jaitsi egin zen, larunbatean gora pixka bat (270), eta igandean (13) 137 jaso ziren. Bulegoa itxita egon zen hilaren 6an.
Ordu-tarteei dagokienez, arreta kopuru handienak lehen orduetan izaten dira, 09:00etatik aurrera, eta eguerdian jaitsi egiten dira, 17:00etan pixka bat berriz igotzeko. Mapak eta planoak eskatzen dira gehien, horiek osatzen baitute eskaeren erdia, eta ondoren ekitaldiei, Foru-komunitateari eta Donejakue bideari buruzko informazio-eskaera dator. Eskatutako informazioaren zatirik handiena sanferminei buruzkoa da, informazio turistiko orokorraz gain.
Turismo Bulegora joaten direnen jatorria Nafarrokoa da nagusiki, 38,56%, ondoren datoz Gipuzkoa, Madril, Valentzia eta Bartzelonakoak. Nazioartetik gehienak Estatu Batuetatik, Frantziatik eta Herbehereetatik, eta gainerakoak Amerikatik, Italiatik, Erresuma Batutik eta Australiatik.