Zaragoza, Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko etorbideetako sarrera eta irteeretan zirkulazioak behera egin du % 70 baino gehiago lanegunetan eta % 80 baino gehiago asteburuan

Zaragoza, Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko etorbideetako sarrera eta irteeretan zirkulazioak behera egin du % 70 baino gehiago lanegunetan eta % 80 baino gehiago asteburuan
Alderaketa bi epetan jasotako datuekin egin da: otsailaren 22tik 25era eta martxoaren 21etik 24ra
Irudia
Irudia
Irudia

 

Martxoaren 14an dekretatutako Alarma Egoerak eta ondorioz pertsonen mugikortasuna mugatzeak eragin du Iruñera Zaragoza, Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko etorbideetatik sartu eta ateratzeko zirkulazioak nabarmen behera egin izana. Hirian instalatutako neurgailuek egindako kopuru-erregistroen arabera zirkulazioaren intentsitateak % 70 egin du behera, gutxi gorabehera, lanegunetan, eta % 80 inguru, asteburuetan. 

Alderaketa otsailaren 22tik 25era eta martxoaren 21etik 24ra jasotako datuekin egin da. Hots, larunbat, igande, astelehen eta astearteetan, eta azken bi egun horietako datuak aste osoko lanegunetara estrapolatu dira. Datuak honako neurgailu hauetatik hartu dira: Zaragozako etorbidekoa, Azpilagañako ingurabidearen parean; Gipuzkoako etorbidekoa, Buztintxuri parean; eta Nafarroa Behereko etorbidekoa, Erriberri kalearen parean. 

Zaragozako etorbidetik hirira egindako sarrerak ia % 80 murriztu dira. Lanegunetan batez beste 6.849 ibilgailu sartzetik 1.847 ibilgailutara pasa da, ia % 73 gutxiago. Joera hori asteburuan areagotzen da, zirkulazioaren intentsitatea % 80tik gora jaisten baita. Larunbatetan ibilgailuen joan-etorriak % 83 egin du behera (5.299tik 876ra), eta igandeetan, % 87 (4.304tik 547ra). Gauza bera gertatzen da hiritik bide horretatik beretik ateratzeko. Zaragozako etorbidea hartuta Iruñetik ateratzeko 1.952 ibilgailu igarotzen dira orain lanegunetan, eta duela hilabete 8.021 ziren; hots, % 76 gutxiago. Larunbatetan zirkulazioak % 85 egin du behera (6.368 ibilgailuetatik 915era), eta igandeetan, are gehiago, % 89 (4.639tik 499era).

Gipuzkoako etorbidean, Buztintxuri parean, hirira sartzeko zirkulazioa % 70 inguru jaitsi da. Lanegunetan bertatik igarotzen diren ibilgailuen kopurua % 60 murriztu da, 3.858tik 1.566ra; larunbatetan portzentaje hori % 74raino igotzen da (3.831etik 977ra), eta igandeetan, are gehiago, % 87raino (4.304tik 547ra). 
Nafarroa Behereko etorbideko neurketek, hiritik ateratzeko norabidean, zirkulazioaren jaitsiera nabarmena mantentzen dute, eta are nabarmenagoa asteburuan. Martxoko lanegunetan 4.668 ibilgailu igaro izan dira bide horretatik egunero. Joan den hilean, aldiz, 14.726. Hau da, martxoan % 69 gutxiago. Larunbatean kopurua 12.829 ibilgailutik 2.664ra pasatu da –% 80 gutxiago–, eta igandean, 10.706tik 2.006ra –% 82 gutxiago–.
 

¿Te ha sido útil esta página?