Zahar-etxeetako egoiliarrek eta desgaitasuna dutenei laguntzeko entitateek Iruñeko Udalak eskainita trizikloz egiten diren ibilbide terapeutikoetan parte hartuko dute

Zahar-etxeetako egoiliarrek eta desgaitasuna dutenei laguntzeko entitateek Iruñeko Udalak eskainita trizikloz egiten diren ibilbide terapeutikoetan parte hartuko dute
Ibilaldiak Mugikortasunaren Europako Astean prestakuntza jaso duten boluntarioen laguntzarekin eginen dira
foto Paseos terapéuticos en triciclo

 

Zahar-etxeetako egoiliarrek eta desgaitasuna dutenei laguntzeko entitateek trizikloz egiten diren ibilbide terapeutikoetan parte hartzen ari dira Mugikortasunaren Europako Astearen barruan. Iruñeko Udalak trizikloak gidatzen ikasteko boluntarioen prestakuntza bultzatu du hilabete honetan eta orain pertsona horiek ibilaldiak ahalbidetzen dituzte, zerbitzua eskaintzen zaien zentroek hala eskatzen dutenean.

Irailaren 16tik eta 20ra bitartean, El Vergel, Argaray, Aspace eta Oblatas zentroetako hogeita hamar erabiltzaile inguruk parte hartu dute. Aste honetan, San José, Aspace, Oblatas eta Anfas zentroetarako beste hainbeste ibilaldi programatu dira, eta datorren asterako,  Aspace eta Domus VI zentroek dagoeneko erreserbatu dituzte ibilaldiak. Ibilaldiak irailaren 9an hasi ziren eta urriaren 6ra arte jarraituko dute, goizez zein arratsaldez.

Udalaren Mugikortasun Zerbitzuak zentroen eskaerak jasotzen ditu eta programan izena eman duten pertsona boluntarioen eskuragarritasunaren arabera banatzen ditu. Ibilaldi horietan triziklo-gidari bat eta bi laguntzaile behar dira bi erabiltzailerendako txanda bakoitzean. Ibilaldietarako prestatutako triziklo elektrikoa hilabete hasieran prestakuntza-praktiketarako erabili da eta bigarren hamabostaldian, ibilaldietarako.

Iruñean osatzen ari den Bizikletaz Adinik Ez programaren talde eragilea arduratzen da irteerak antolatzeaz eta parte-hartzaileei lagun egiteaz,  AMTS eta Bizikume-Mujeres en Bici hiriko txirrindulari-elkarteekin batera. Izan ere, bi talde horiek ekimenaren kolaboratzaile egonkorrak dira eta taldea boluntarioz hornitzen dute.

Mugikortasunaren Europako Asteak egoera bakoitzean mugitzeko egokiena den garraiobidea erabiltzeko eskatzen du beti, biztanle guztiek eskaera horrekin bat egitea du xede, eta, horretarako, adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen parte-hartzea bultzatzen du. 

¿Te ha sido útil esta página?