
Aurten ere, herritarrek hitza eta botoa dute Sanferminetako Egile-Su Artifizialen Nazioarteko XXIII. Lehiaketan. Epaimahai tekniko batek Urrezko San Fermina, Zilarrezko San Fermina eta Brontzezko San Fermina sariak jasoko dituzten hiru bilduma onenak aukeratuko ditu, baina herritarrek emamen dute, beren botoekin, publikoaren saria. Bozketa jaiak amaitu eta aurreikusitako bilduma guztiak jaurtitzen direnean amaituko da.
Bozketa honetan www.sanferminespamplona.es/eu udal-webgunearen bidez parte hartzen ahal da, edo, aurrez aurre, Kondestable Civivoxen eta Turismo Bulegoan. Bildumen balorazioa 1etik 10era puntuatuz egiten da, eta bilduma bakoitzeko behin bakarrik bozkatzen ahalko da, nahiz eta aurreko egunetako botoa aldatu ahal izanen den. Gainera, datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eskatzen dira, botoa baliozkotu ahal izateko. Ezin da joan den uztailaren 10eko bildumaren alde bozkatu, lehiaketatik kanpo baitago, diseinu osoaz gozatu ahal izatea eragotzi zuen akats tekniko bat izan baitzen jaurtiketan.
Herri-bozketan parte hartzen dutenen artean hainbat sari zozketatuko dira. Zozketaren emaitza jaiak amaitu ondoren jakinaraziko da, eta irabazleei horren berri eman eta sariak banatzeko ekitaldi batean parte hartzeko deia eginen zaie. Sariak Eroskik eta Diario de Navarrak babesten dituzte.
Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako programa
Uztailak 6, igandea
Diseinatzailea: Fabrice Cadario (Nancy, Frantzia)
Ikuskizuna: Fantaisies scéniques (Fantasia eszenikoak)
Su-etxea: F.C. Pyro (Saint-Gaudens, Frantzia)
Uztailak 7, astelehena
Diseinatzailea: María José Bárbara Lora Zamorano (Valentzia)
Ikuskizuna: Des del bressol, coetera (Sehaska garaitik, suzirizale)
Su-etxea: Caballer FX (Moncada, Valentzia)
Uztailak 8, asteartea
Diseinatzailea: Ben Johnson (Rugby, Erresuma Batua)
Ikuskizuna: Party of the sky (Zeruko jaia)
Su-etxea: MLE Pyrotechnics Limited (Daventry, Erresuma Batua)
Uztailak 9, asteazkena
Diseinatzailea: Manuel Cabrera Berral (Montilla, Kordoba)
Ikuskizuna: Boreal (Boreala)
Su-etxea: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)
Uztailak 11, ostirala
Diseinatzailea: David Bordes Santamaría (Valentzia)
Ikuskizuna: Akelarre (Akelarrea)
Su-etxea: Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada)
Uztailak 12, larunbata
Diseinatzailea: Reyes Martí Miró.
Ikuskizuna: Alea iacta est (Erabakia hartua da)
Su-etxea: Martí SL (Burriana, Castelló)
Uztailak 13, igandea
Diseinatzailea: Tania Fernández Fernández.
Ikuskizuna: Magia de la Ciudadela (Ziudadelaren lilura)
Su-etxea: Pibierzo Pirotecnia del Bierzo (Villaverde de la Abadia, León)
Uztailak 14, astelehena
Diseinatzailea: Sylvia Vivar Dorado (Griñón, Madril)
Ikuskizuna: Noche de verano (Udako gaua)
Su-etxea: Espectáculos pirotécnicos y efectos especiales Discomfa S.L. (Valmojado, Toledo)