Zabalik dago oraindik hiriko gazte ekintzaileek Udalari enpresak sortzeko laguntza ekonomikoa eskatzeko epea

Zabalik dago oraindik hiriko gazte ekintzaileek Udalari enpresak sortzeko laguntza ekonomikoa eskatzeko epea

jóvenes emprendedores

Urriaren 10era arte egonen da zabalik hiriko gazte ekintzaileek enpresak sortzeko helburuz Iruñeko Udalari laguntzak eskatzeko epea. 50.000 euroko kopurua aurreikusita dago, partida agortzen ez den bitartean proposamenen artean eskaera-hurrenkeraren arabera banatzeko. Jarduera ekonomiko berriak sortu eta abiatzeko gastuak diruz laguntzea da helburua. Diru-laguntzek gastu horien % 70 gehienez ere estaliko dute, 2.000 euroko mugaz negozio bakoitzeko, pertsona fisikoen, sozietate zibil eta nortasun juridikorik gabeko sozietate irregularren kasuan, eta 3.000 euroko mugaz, nortasun juridikodun sozietateen kasuan.

Diru-laguntza honi heltzeko oinarrizko baldintzak dira jarduera ekonomiko berria eratzen edo eratu duten pertsona fisikoak edo juridikoak izatea (EJZn alta emanda egon behar dute lehenbiziko aldiz 2019ko irailaren 15a eta 2020ko irailaren 14a bitartean, biak barne). Badira diruz laguntzen ez diren enpresa-jarduera batzuk, hala nola jokoarekin zerikusia dutenak, tabernak eta tankerakoak. Bestalde, aurreko edizioetan diru-laguntza hau jada jaso dutenek ezinen dute berriz ere eskatu.

Deialdi honen oinarriak, osorik, kontsultagai daude Iruñeko Udalaren webguneko egoitza elektronikoan. Dokumentazioa edozein erregistrotan aurkez daiteke, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusten diren bideetako edozein erabiliz.

Aurreko edizioan 35 proiektu hautatu ziren, besteak beste, haurrendako jolas-jardueretarako lokal bat, interiorismo eta altzari-diseinuko estudio bat, jantzi-denda bat eta errehabilitazio-kontsulta bat.

¿Te ha sido útil esta página?