Zabalik dago jada Txantreako Auzo-eztabaidagunerako ekarpenak aurkezteko epea: ekainaren 10ean izanen da, asteartearekin

Zabalik dago jada Txantreako Auzo-eztabaidagunerako ekarpenak aurkezteko epea: ekainaren 10ean izanen da, asteartearekin
Herritarrek hilaren 6ra arte aurkezten ahalko dituzte proposamenak eta iradokizunak, foros@pamplona.es helbide elektronikora idatzita edo Erabaki Iruña plataformaren webgunean
foro de barrio Txantrea

 

Herritarrek aukera dute dagoeneko Txantreako Auzo-eztabaidagunerako ekarpenak aurkezteko: datorren asteartean izanen da, ekainaren 10ean, Salestarrak Zentro Komunitarioan, ohiko ordutegian, 18:30etik 20:00etara. Proposamenak eta iradokizunak aurkezteko epea ostiralean amaituko da, eta ekarpenak aurkezteko foros@pamplona.es helbide elektronikora idatzi edo Erabaki Iruña plataformaren webgunera jo behar da. Bi bide horietatik bildutako ekarpenak saio nagusian aztertuko dira.

Joxe Abaurrea San Juan auzoko zinegotzia eta Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzia da, eta eztabaidagunean izanen da, Aitziber Campión Ganboa Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi bereziarekin eta Udaleko teknikariekin batera. Haurrendako eztabaidagunea ere eginen dute, 17:00etatik 19:00etara, Salestarrak Zentro Komunitarioan bertan.

Joan ezin duenak Internet bidez ikusten ahalko du eztabaidagune nagusia, Participa Pamplona Youtubeko kanaleanEntzumen arazoak edo desgaitasunak dituztenendako irisgarria izanen da saioa: zeinu-hizkuntzako interprete bat, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa izanen dituzte. Udalaren zerbitzu hauek aurkeztuko dituzte: Plaza On Iruñeko Boluntarioen Sarea, Gaztediaren Etxea, Energia-komunitatea, Adinekoen Sarea, Haurren Sarea eta Kirol- eta Gizarte-errezeta.

Ohiko moduan, Hiri Markaren erakusketa (Pamplona=bagara-Iruña=de verdad) jarriko dute aste osorako Salestarrak Zentro Komunitarioan, eta Udalak 2025erako prestatutako beste egitasmo batzuk ere erakutsiko dituzte. Oraingoan, auzoko ibilaldia eta kultur jarduera asteazkenean eginen dituzte, hilaren 11n, auzo-eztabaidagunearen ondoren. Ibilaldia Gares plazatik abiatuko da, 17:30ean, eta hor izanen dira NASUVINSA, Etxekide Etxebizitza Kolaboratiboak eta Bernat Etxepareko Guraso Elkartea. 19:00etan Txantrea plazara iritsiko dira, eta Corrientes Navarras taldeak rantxeren kontzertu bat emanen du.

Hurrengo auzo-eztabaidagunea Erripagaña, Beloso eta Bidezarrekoa izanen da, ekainaren 19an.


TXANTREAKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

  • Ekainak 9 – Ekainak 14:

    • Hiri Markaren erakusketa (Pamplona=Bagara-Iruña=de verdad) eta udal-egitasmoak. Salestarrak Zentro Komunitarioa.

  • Ekainak 10, asteartea.

    • Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Salestarrak Zentro Komunitarioa.

    • Haurrendako eztabaidagunea: 17:00etatik 19:00etara. Salestarrak Zentro Komunitarioa.

  • Ekainak 11, asteazkena:

    • Ibilaldia auzoan barna. 17:30etik 19:00etara, Gares plazatik Txantrea plazara.

    • Kultur jarduera: rantxeren kontzertua, 19:00etan, Txantrea plazan, Corrientes Navarras taldearekin.

¿Te ha sido útil esta página?