Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskolak astelehenean irekiko du hiruhilekoko marrazketa- eta pintura-lantegi monografikoetan izena emateko epea

Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskolak astelehenean irekiko du hiruhilekoko marrazketa- eta pintura-lantegi monografikoetan izena emateko epea
80 lekuak 010ean eskatu behar dira, eta zozketa bidez esleituko dira azaroaren 27an; matrikula abenduaren 1etik 11ra bitarte egiten ahalko da
Catalina de Oscáriz

 

Astelehenean irekiko da epea Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskolaren hiruhilekoko marrazketa- eta pintura-lantegi monografikoetan izena emateko. Epea azaroaren 26ra (osteguna) arte egonen da zabalik 010 herritarrendako arreta-telefonoan. 80 plaza daude eskuragarri, lantegi bakoitzeko 20: zozketa bidez esleituko dira azaroaren 27an, eta matrikula egiteko epea abenduaren 1etik 11ra egonen da irekita.

Oinarrizko ezagutzak behar dira marrazketa- eta pintura-lantegietan parte hartzeko. Lantegien prezioa 50,45 eurokoa da, eta beherapenak daude familia ugariendako edo guraso bakarreko familiendako, % 33 edo gehiagoko desgaitasun aitortua dutenendako, harrera-egoeran daudenendako eta terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimendako. Ikasposturik eskuratzen ez duten pertsonak itxaron-zerrendan geratuko dira, bai eta bi lantegitan izena eman eta ikaspostua bakarrean lortzen dutenak ere.

Pintura-lantegiak astean lau orduz egiten dira, txandakako bi egunetan, eta bi ordutegitan eskaintzen dira, astearte eta ostegunetan: 17:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 21:00etara, abenduaren 21etik martxoaren 19ra bitarte. Hauxe da lantegien izenburua: Proiektuak sortzea narrazioa abiapuntu hartuta Marrazketa-lantegiak bolalumaz egindako ilustrazio naturalista du ardatz, eta astelehen eta asteazkenetan egiten da, 17:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 21:00etara. Biak ala biak oinarrizko prestakuntza dutenei eta ezagutzak zabaldu nahi dituztenei daude zuzenduta.

Udaleko Arte eta Lanbide Eskola Taxoare kaleko 14.ean (José Vila ikastetxe zaharrean) dago: irakaskuntza ez-arautuak eskaintzen dituen zentro bat da, XIX. mendekoa, eta, bertan, hamasei urtetik gorakoek aukera dute marrazkigintzan eta pinturan trebatzen hasteko. Catalina de Oscáriz Errenazimentuko pintore iruindarraren omenez jarri zitzaion izena: pintore-familia batetik zetorren margolaria, eta prestigio handiko familia-lantegian aritu zen lanean XVI. mendean. 


CATALINA DE OSCARIZ ARTE ETA LANBIDE ESKOLAKO IKASTARO MONOGRAFIKOAK

  • Pintura-lantegia: Proiektuak sortzea narrazioa abiapuntu hartuta

    • Datak: abenduak 21 – martxoak 19

    • Ordutegiak: astearte eta ostegunetan, 17:00 – 19:00 eta 19:00– 21:00 

  • Marrazketa-lantegia: Bolalumaz egindako ilustrazio naturalista

    • Datak: abenduak 22 – martxoak 18

    • Ordutegiak: astelehen eta asteazkenetan, 17:00 – 19:00 eta 19:00– 21:00 

  • Izen-emateak, 010ean (948 420 100)

    • Izena emateko epea: azaroak 16 (astelehena) – 26 (osteguna)

    • Zozketa eta matrikula egiteko SMSa bidaltzea: azaroak 27, ostirala

    • Matrikula egiteko epea: abenduak 1 (asteartea)–abenduak 11 (ostirala)

¿Te ha sido útil esta página?