Astelehenean, zirkulaziorako itxiko da Armada etorbidearen eta Aita Moret kalearen arteko tartea, bi astez, Alde Zaharrera sartzeko noranzkoan

Astelehenean, zirkulaziorako itxiko da Armada etorbidearen eta Aita Moret kalearen arteko tartea, bi astez, Alde Zaharrera sartzeko noranzkoan
Singular eraikineko lurpeko aparkalekura sartzen ahalko da soilik, eta hiri-garraioko lineak Armada etorbidetik desbideratuko dira
pío XII

 

Pio XII.aren etorbidea berrantolatzeko eta birnaturalizatzeko lanek eragina izanen dute errepideko zirkulazioan, astelehenetik (azaroak 16) azaroaren 27ra (ostirala), bi egun horiek barne. Armada etorbidearen eta Aita Moret kalearen arteko tartean eginen dira lanak, Alde Zaharrera sartzeko noranzkoan. Erreia itxita egonen da, eta horrek eragina izanen du zirkulazioan eta inguru horretan dauden zuzkiduretarako sarbideetan. Ez da moztuko, berriz, hirigunetik ateratzeko noranzkoan doan erreia. 

Bi astez, ezin izanen da zuzen jarraitu Alde Zaharrerako noranzkoan, Pio XII.aren eta Armada etorbideen arteko elkargunean. Horiek horrela, Armada etorbidetik desbideratuko da trafikoa, hiri-garraioa eta guzti. Halaber, ezin izanen da Joan XXIII.aren plazatik Alde Zaharrera sartu; izan ere, itxita mantenduko da Armada etorbidearekiko elkargunean ezkerrerantz doan erreia. Bake plazan barna zirkulatuz gero, itxita mantenduko da eskuinerantz bira egiteko erreia, Alde Zaharrerako noranzkoan, errei horrek eta Pio XII.aren etorbideak bat egiten duten tokian; hala ere, Singular eraikineko lurpeko aparkalekua salbuespena izanen da: soilik aparkaleku horretako erabiltzaileak sartzen eta irteten ahalko dira, Armada etorbidearen bidez.

Bestalde, lanak direla eta, beste ibilbide bat izanen dute Iruñerriko hiri-garraioko lineetako batzuek. Armada etorbidetik desbideratuko dira eremu horretan zirkulatzen duten eguneko eta gaueko lineak, eta Ziudadelako guardia-gorputzaren parean dagoen geralekua erabiliko dute. Aurrerago, Bake plaza igaro eta gero, lineek ohiko ibilbideak eta geralekuak izanen dituzte. Hondakinak biltzeko edukiontziak Navas de Tolosa kaleko 29. zenbakian jarriko dira, horrela adostu baita Iruñerriko Mankomunitatearekin.

Horiek horrela, Mugikortasun Zerbitzuak berariaz eskatu die gidariei uneoro Construcciones Hermanos Lacunza SL enpresa adjudikaziodunaren jarraibide eta argibideak betetzeko, bide-segurtasuna eta lanen segurtasuna bermatze aldera. Etorbidearen lehenengo tarte horretan, ur-lorategiak sortuko dira zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta noranzko bakarreko bidegorria noranzko biko bidegorri bihurtuko da; horretarako, Singular eraikinaren ondoko espaloia handituko da, eta, horrez gain, oinezkoen pasabideak aurreratuko dira. 

¿Te ha sido útil esta página?