Zabalik dago Iturramako hiri-bainuetxeko abonamenduak eta sarrera solteak eskuratzeko epea

Zabalik dago Iturramako hiri-bainuetxeko abonamenduak eta sarrera solteak eskuratzeko epea
Instalazioaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era eta larunbatetan, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era

foto

Iturramako hiri-bainuetxea Ezkirotz kaleko Civivoxeko eraikinean dago, eta abian da berriz ere udaren ostean. Eskuragarri daude jada denboraldi berriko abonamenduak, bai eta instalaziorako eguneko sarrerak ere. Ordutegia astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era eta larunbatetan, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era da.

Eskuragarri dauden abonamenduak urtekoak (irailetik ekainera), denboraldi erdikoak (otsailetik ekainera) eta 30 egunekoak dira. Prezioak adinaren araberakoak dira eta hobariak dituzte familia ugariendako edo guraso bakarrendako, desgaitasuna dutenendako, terrorismo-ekintzen biktimendako, genero-indarkeriako delituen biktimendako, harrera-familiendako eta gizarte-bazterketako egoeran dauden etorkinendako. Gazteendako eta langabeendako murrizketak ere badaude. 2 urtetik beherakoak doan sartuko dira.

Hala abonamenduek nola eguneko sarrerek instalazio osora sartzeko baimena ematen dute, igeriketako igerilekua (20x12 metro), hidromasajeko igerilekua eta bi saunak barne hartzen dituena, eta aurrez-aurre Iturramako Civivoxean (Ezkirotz kalea 24) eta Civivoxeko webgunean eskuratzen ahal dira, non informazio guztia kontsultatzen ahal baita.

Abonamenduek eta sarrerek igeriketa ontzia erabiltzeko baimena ematen dute irekiera ordutik instalazioa itxi baino 30 minutu lehenago arte. Halaber, hidroterapia-ontzia eta sauna erabiltzen ahalko dira zabalik dauden orduetan.

 

ITURRAMAKO CIVIVOXEKO HIRI-BAINUETXEA

Instalazioak: igeriketa igerilekua, hidromasajeko igerilekua eta bi sauna

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era; larunbatetan, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era

2023ko irailetik 2024ko ekainera bitarteko tarifak (deskontuak aplikatu gabe):

foto
 

 

¿Te ha sido útil esta página?