Zabalik dago Iruñean ekainean eginen den Hiriko Festen eta Makroekitaldien Nazioarteko I. Kongresuan izena emateko epea

Zabalik dago Iruñean ekainean eginen den Hiriko Festen eta Makroekitaldien Nazioarteko I. Kongresuan izena emateko epea
International Urban Fest 365 delakoa kudeatzaile publikoei, turismoaren sektoreko eta kultur ekoizpeneko enpresei eta publikoari oro har zuzenduta dago

Congreso Internacional de Fiestas y Macroeventos Urbanos

Iruñean ekainaren 28an eta 29an eginen den Hiriko Festen eta Makroekitaldien Nazioarteko I. Kongresuan izena emateko epea zabalik dago www.urbanfest365.com webgunean. International Urban Fest 365 izeneko kongresu horren bidez, Iruñeko Udalak ehun kudeatzaile publiko baino gehiago eta turismoaren sektoreko eta kultur ekoizpeneko nazioko zein nazioarteko enpresak erakarri nahi ditu, sanfermin jasangarriagoak eta nazioartean irudi hobea dutenak lortze aldera.

Nazioarteko izaera duen ekimen horrek SF365 Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barruan kokatzen da, Europar Batasuneko Next Generation EU funtsen bidez Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dagoena. Kongresuaren antolatzeko eta martxan jartzeko 127.923,74 euro adjudikatu ziren. Programazioaren zati batek ikuspuntu teknikoagoa eta prestakuntzara bideratuagoa izanen du, sarrera ordaindutako izen-emate bidez eginen baita; programaren beste alde batek doako eta herritarrei oro har irekitako jarduera batzuk eskainiko ditu.

Kongresuan izena emateko prezioa 120 eurokoa da apirilaren 30era arte, eta maiatzaren 1etik ekainaren 25era bitarte, prezioa 150 eurora igoko da. Hiriko Festen eta Makroekitaldien I. Kongresuari buruzko berri guztiak webgune ofizialean bertan (https://urbanfest365.com/) jarraitzen ahal dira, eta sare sozialetako kontu ofizialetan: Instagram (https://www.instagram.com/urbanfest365/), Twitter (https://twitter.com/urbanfest365) eta Linkedin (https://www.linkedin.com/company/urban-fest-365).

Sanferminak produktua eta haren garapena balio kultural eta jasangarrietarantz birbideratzeko eta Sanferminak marka, eta horrekin batera Iruña eta Nafarroa, merkatuan birkokatzeko helburu espezifikoaz gain, kongresuak hitzaldi bereziak izanen ditu, eta horien artean makroekitaldiei eta genero-ikuspegiari buruzko bat egonen da. 

Sei gai-multzo aurreikusi dira: Esperientzia jasangarriak: orainean festa egitea etorkizuna arriskuan jarri gabe; Kalitatezko turismoa vs. masifikazioa: orekarik konplexuena; Segurtasuna eta bizikidetza, zutabe negoziaezinak; Ekitaldia hiriari zabaltzea: parte-hartzea eta eragina; Baliabideak gehitzea, itzulkinak biderkatzea; “Hiri markaren” erakustokirik handiena.

Eduki tematikoak
Esperientzia jasangarrien esparruan mugikortasuna eta hondakinen kudeaketa lantzea aurreikusita dago, ingurumen-eragina gutxitzeko etorkizuneko festak eta esperientziak arriskuan jarri gabe. Beste erronketako bat kalitatezko turismoa erakarri eta fidelizatzeko ekintzak diseinatzea da. Segurtasunari eta bizikidetzari dagokienez, sentsibilizazio-protokolo eta -kanpainak sortzea ezinbestekoa da espazio murritzetan jende pilaketak kudeatzeko.

Kongresuan, halaber, hitzordu jendetsuak nola mantendu aztertuko da, herri-kulturaren adierazpenari dagokionez, eragin ekonomiko eta sozial positiboa indartuz eta bizilagunendako ondorio kaltegarriak murriztuz. Esparru ekonomikoak ere bere tokia izanen du, batez ere finantzaketari, babesei, eragin ekonomikoari, plan estrategikoei edo marketin-planei eta inbertsioaren itzulkinari dagokienez. Horrekin guztiarekin batera, hiriko hitzordu handiei lotuta ‘hiri marka’ eraikitzea landuko da.

Gai horiek guztiak hiriko ekitaldien kudeaketan erantzukizun zuzena duten tokiko, eskualdeko eta estatuko erakundeetako teknikariendako eta politikariendako pentsatuta daude, bai eta nazioarteko kudeatzaileendako ere. Turismoaren, hotelen eta jatetxe-kateen sektoreko profesionalei ere zuzenduta daude, baita kultur ekoizpenaren sektoreko enpresetako arduradunei eta ekitaldiak kudeatu eta ekoizteko sektoreko profesionalei ere.

Toki-mailan, sanferminekin lotutako elkarteetako teknikariek eta tokiko eragileek parte har dezakete, bai eta hiri-espazioetako mugikortasun- eta logistika-enpresekin edo hiri-ekitaldiekin lotutako zerbitzuekin lotutako langileek, digitalizazioaren sektorekoek, marketin-arduradunek, komunikaziokoek eta ekitaldiak finantzatzen eta babesten dituzten konpainien babesleek eta komunikabideetako profesionalek eta iritzi-sortzaileek ere.
 

HIRIKO FESTEN ETA MAKROEKITALDIEN NAZIOARTEKO I. KONGRESUA – URBAN FEST 365

Izen-emateak: 

  • www.urbanfest365.com
  • Prezioak: 120 euro apirilaren 30era arte, eta 150 euro maiatzaren 1etik ekainaren 28ra bitarte

Sei gai-multzo:

  • Esperientzia jasangarriak: orainean festa egitea etorkizuna arriskuan jarri gabe
  • Kalitatezko turismoa vs. masifikazioa: orekarik konplexuena
  • Segurtasuna eta bizikidetza, zutabe negoziaezinak
  • Ekitaldia hiriari zabaltzea: parte-hartzea eta eragina
  • Baliabideak gehitzea, itzulkinak biderkatzea
  • ‘Hiri markaren’ erakustokirik handiena

Sare sozialak:

  • Twitter: @Urbanfest365
  • Instagram:  @Urbanfest365
  • LinkedIn: International Urban Fest 365

 

 

Logos Next

¿Te ha sido útil esta página?