
Hilabete honetan, guneen lagapen iraunkorra eskatzeko deialdia ireki du Iruñeko Udalak, hiriko zazpi Civivox zentroetan jarduerak egite aldera. Espazioen lagapenak 2026ko urritik 2027ko ekainera arte iraunen du. Gune horiek erabili ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: irabazi-asmorik gabeko entitate kulturala edo soziokulturala izatea eta proposamen soziokultural parte-hartzaileak egitea. Eskaerak irailaren 4ra arte aurkezten ahal dira (egun hori barne), Kondestable, Pompelo, Iturrama, Juslarrocha, Mendillorri, Arrosadia eta Sanduzelaiko Civivoxetan.
Eskaerak ekainean eta irailean egiten ahal dira, astelehenetik ostiralera, goizez, 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 22:00etara, Civivox sareko edozein zentrotan. Uztailaren 1etik 5era eta 16tik 31ra goizez aurkezten ahal dira, 09:00etatik 14:00etara, Kondestable Civivoxean, Iturramako Civivoxean, Juslarrocha Civivoxean, Mendillorriko Civivoxean eta Sanduzelaiko Civivoxean. Arratsaldez, soilik Kondestable Civivoxean, 17:00etatik 22:00etara. Abuztuan, astelehenetik ostiralera entregatzen ahalko dira eskaerak, 09:00etatik 14:00etara, edozein zentrotan, eta arratsaldez, 17:00etatik 22:00etara, bakarrik Kondestable Civivoxean.
Deialdi honetako baldintzek ezartzen dutenari jarraikiz, entitateek legearekin bat eraturik egon behar dute eskaera aurkezten duten datan, egoitza soziala nahiz zerga-egoitza Iruñean eduki eta Udalaren Elkarteen Erregistroan sartuta egon behar dute. Gainera, egiten dituzten jarduerek izaera kulturala eta artistikoa izan beharko dute, eta, horrez gain, iruindarren parte-hartze aktiboa sustatu beharko dute.
Eskatzaileek behar bezala betetako eskabidea txertatu beharko dute, eta honako hauek aurkeztu: IFKren kopia; entitatearen estatutuak; indarrean den egiaztagiria, entitatearen Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak ziurtatzeko; Iruñeko Udaleko Elkarteen Zentroan erregistratuta egotearen ziurtagiria eta Civivox sarean garatu nahi duten jardueraren eta/edo jardueren dosier xehatua. Deialdira aurkezten den lehen aldia izanez gero, jatorrizko agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira. Aurreko edizioetan parte hartu edo espazioen lagapen puntuala eskatu bada, dokumentazioa eguneratu behar izatekotan bakarrik aurkeztu beharko da. Eskaeraren kudeaketa eskuordetzen bada, entitatearen presidenteak egiaztagiri bat emanen du, izapide hori egiteko gaitasuna egiaztatzen duena.
2025-2026ko ikasturtean ehun bat elkartek eskatu dute udal-espazio horien lagapen iraunkorra, eta 14.000 lagun inguruk baliatu dituzte hilero Civivox sareak jarduerak egiteko eskaintzen dituen baliabideak.
DEIALDIARI BURUZKO ARGIBIDE GEHIAGO
Kondestable Civivoxa
Kale Nagusia, 2. Telefonoa: 948 22 42 49
Iturramako Civivoxa
Ezkirotz kalea 24. Telefonoa: 948 36 66 55
Juslarrocha Civivoxa
Maiteminduen pasealekua 37. Telefonoa: 948 13 21 90
Mendillorriko Civivoxa
Sarriguren Kontzejuaren kalea 3. Telefonoa: 948 16 41 14
Arrosadiko Civivoxa
José Vila ikastetxea. Taxoare kalea z.g. Telefonoa: 948 29 28 02
Pompelo Civivoxa
Salestarren plaza 7. Telefonoa: 948 42 09 72
Sanduzelaiko Civivoxa
Gortari Doktorearen plaza z.g. Telefonoa: 948 13 64 00