Zabalik dago epea aisialdi-lokalek eta gizarte-entitateek aisialdi-guneetan indarkeria sexistari aurrea hartu eta erantzuteko protokoloarekin bat egiteko eskaera egin dezaten

Zabalik dago epea aisialdi-lokalek eta gizarte-entitateek aisialdi-guneetan indarkeria sexistari aurrea hartu eta erantzuteko protokoloarekin bat egiteko eskaera egin dezaten
Epea urriaren 31n amaituko da eta prestakuntza azaroan eginen da; 33 establezimenduk eta enpresek egin dute bat aurretik egindako prozesuetan
protocolo de prevención y actuación ante la violencia

 

ruñeko Udalak aisialdi-guneetan indarkeria sexistari aurrea hartu eta erantzuteko protokoloarekin bat egiteko epea ireki du urriaren 31ra bitarte. Aisialdiko lokalek, tabernek, kafetegiek, enpresek eta gizarte-entitateek egiten ahal dute eskaera. Guztira 33 establezimenduk jada konpromisoa hartu dute errespetuzko aisialdi arduratsua sortzeko, eta, pertsona guztien eskubideak zein askatasunak bermatzeko eraz jokatzeko beharrezko baldintzak sustatzeko.

Interesa duten establezimenduek estekaren bidez egin behar dute protokoloarekin bat egiteko eskaera. Azaroaren 4an eta 11n jasoko dituzte establezimenduetako arduradunek eta langileek prestakuntza-saioa: Equala enpresak emanen du prestakuntza, saio horiek gauzatzeko aholkularitza-teknikoaren adjudikazioduna baita. Prestakuntzak honako hauek ditu ardatz: indarkeria sexisten egiturazko jatorria ulertzea, protokoloaren funtzionamendua zein den jakitea eta, gertatzen ahal diren egoerak eta kasu bakoitzean eman beharreko erantzuna zein den ikastea. 

Bat egitea eskatu duten establezimenduetara bisita eginen da, teknikariek lagunduta , lokalaren beharrak aztertzeko hasieran, zalantzak argitzeko eta protokoloa espazioaren errealitate zehatzera egokitzeko. Helburua da jazarpena, erasoak edo bestelako indarkeria jasateko arriskuak murriztea establezimenduaren diseinuaren bitartez. Azaroan bertan protokoloaren materialak banatuko dira (eranskailuak, kartelak, besokoak) establezimenduak harekin bat egin duela ikusarazteko.

Jarraipena egiteko fitxa
Bat egin duten establezimenduek gertatzen ahal diren guztiak eta haiei ematen zaien erantzuna jaso eta jarraipena egiteko fitxa bat dute. Gainera, eraso sexistak erregistratzeko eta jakinarazteko fitxa anonimo bat sartu da, administrazio-tresna gisa ez ezik, behin eta berriro gertatzen diren egoerak aztertzeko eta protokoloaren aplikazioa pixkanaka hobetzeko tresna gisa. 

Fitxan honako datu hauek jasoko dira salatzen duenaren anonimotasuna errespetatuz: kasu bakoitzean esku hartzen duten establezimenduko langileei buruzko datuak, atzemandako erasoari buruzko oinarrizko informazioa, martxan jarri den erantzun mota eta egindakoak. Jasotako informazioa oinarri hartuta ebaluazio-sistema bat ezarriko da, prozeduran egiten ahal diren hobekuntzak identifikatze aldera. Sistema horrek barne hartuko ditu protokoloa zenbat aldiz abiatu den, atzemandako erasoen tipologia eta arreta emateko, laguntzeko edo kasua bideratzeko prozedurak. 

Halaber, webgunean herritarrendako borondatezko galdetegi bat aktibatu da. Galdetegi hori jarraipen txostenetan txertatuko da, eta herritarrek protokoloari buruz duten ezagutza-mailari eta gogobetetze-mailari buruzko informazioa jasotzeko aukera emanen du, bai eta aisialdiko espazio publikoetan protokoloak indarrean sartu aurretik eta ondoren segurtasunari buruz duten pertzepzioari buruzkoa ere. 


PROTOKOLOA, AISIALDI GUNEETAN INDARKERIA SEXISTARI AURREA HARTZEKO ETA HARI ARTA EMATEKO

2025ean bat egin zuten establezimenduak
o    Torino Berria Labaren Sukaldea
o    NICDO Baluarte
o    NICDO Nafarroa Arena
o    Nafarroa Oinez
o    Infernu
o    Farmazia zaharra
o    Herriko Taberna
o    Adokin Gastrobar
o    Cofradía
o    La Viña Gastrobar
o    Lanbroa
o    Zazpi 
o    Zentral 


2026ko maiatzean eta ekainean protokoloarekin bat egin zuten edo atxikimendua berritu zuten aisialdiko lokalak eta ekitaldiak
o    Synkronika AIE: Dantz Point eta elektrAV jaialdiak
o    Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoak.
o    LABA elkartea 
o    Last Tour (En vivo jaialdia)
o    Herriko Taberna
o    Irufest Producciones: Iruña rock jaialdia
o    Kulturix elkartea
o    Antartika Kultur Container
o    Punto de Vista jaialdia (NICDO Baluarte)
o    Alegría de Iruña peña
o    Anaitasuna peña
o    Iruñeko Algara peña
o    Donibane peña
o    El Txarko peña
o    Irrintzi peña
o    La Única peña.
o    Los de Bronce Peña
o    Muthiko Alaiak peña 
o    Oberena peña
o    Rotxapea peña
o    San Fermín peña
o    Sanduzelai peña
o    Armonía Txantreana Peña
 

¿Te ha sido útil esta página?