
Etxabakoitzeko Auzo-eztabaidagunea datorren asteartean, martxoaren 12an, eginen da Erretiratuen elkartean, eta Endika Alonso auzoko zinegotziak parte hartuko du bertan. Eztabaidagunea 18:30ean hasiko da eta sarrera irekia izanen da herritar guztientzat, tokiak bete arte. Ekarpenak, galderak edo iradokizunak aurkezteko epea bihar arte dago zabalik, osteguna bera ere barne. Proposamen horiei saioan zehar emanen zaie erantzuna.
Ekarpenak bi bidetatik aurkezten ahal dira: posta elektronikoaren bidez, foros@pamplona.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, edo Udalaren webguneko Erabaki Iruña plataforman dagoen formulario bat betez. Eztabaidagunea Youtubeko Participa Pamplona kanalaren, Iruñeko Udalaren partaidetzako sare sozialen eta sare orokorren bidez jarraitzen ahalko da, eta #EtxabakoitzekoEztabaidagunea eta #ForoEtxabakoitz traolen bidez egin ahal izanen dira iruzkinak.
Auzo-eztabaidagunearen saioak, programatu diren guztiek bezala, entzumen-irisgarritasuneko zerbitzua izanen du aparatuak edo inplanteak dituztenendako: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak, eta begizta magnetikoa. Era berean, parte-hartzea errazteko, eztabaidagunearekin batera kontziliazio-zerbitzua/ludoteka ere izanen da, eztabaidaguneak irauten duen bitartean adingabeak zaintzeko.
ETXABAKOITZEKO AZUO-EZTABAIDAGUNEA
- Martxoak 12, asteartea. 18:30 – 20:00
- Auzoko zinegotzia: Endika Alonso
- Ekarpenak: foros@pamplona.es helbide elektronikora idatziz, edo Udalaren Erabaki Iruña webgunean formularioa betez