Zabalguneetako Auzo-eztabaidagunea eginen dute datorren ostegunean, 18:30ean, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan

Zabalguneetako Auzo-eztabaidagunea eginen dute datorren ostegunean, 18:30ean, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan
Dagoeneko aurkezten ahal dira proposamenak eta iradokizunak hurrengo eztabaidagunerako: Alde Zaharrean izanen da, hilaren 20an, ostegunarekin, San Frantzisko ikastetxean
Irudia
Irudia
Irudia

Datorren ostegunean eginen dute Zabalguneetako Auzo-eztabaidagunea, 18:30ean, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan, eta hor izanen dira Mikel Armendáriz Barnechea auzoko zinegotzia (Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzia ere bada), Aitziber Campión Ganboa Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi berezia eta zenbait udal-teknikari. 

Saio nagusia zuzenean ikusten ahalko da ‘Participa Pamplona’ YouTubeko kanalean, eta udalaren hainbat zerbitzu aurkeztuko dituzte: Plaza On (Iruñeko boluntarioen sarea), Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa, Gazteriaren Etxea eta Kirol- eta gizarte-errezeta. Txikien eztabaidagunea ere eginen dute, 17:00etatik 19:00etara, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan bertan, eta hortik ateratako ondorioak ere izanen dituzte hizpide eztabaidagune nagusian.

Ohiko moduan, eztabaidagunea dela-eta, Hiri Markaren erakusketa (Pamplona=bagara-Iruña=de verdad) eta Udalak 2025erako antolatutako beste zenbait egitasmo ikusten ahalko dira Zabalguneko Civivoxean. Gainera, gaur arratsaldean, 18:30ean, eztabaidagunearen bueltan antolatu dituzten jardueretan azkena eginen dute: Rojillos Blues Band taldeak kontzertua emanen du Geltokiko nasetan, autobus-geltoki zaharrean.

Auzo-eztabaidaguneetan entzumen urritasuna dutenendako irisgarritasuna bermatzen da: horretarako, zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dituzte. Hala, entzumen-urritasuna dutenek ere aukera dute eztabaidagunera joan eta modu aktiboan parte hartzeko. Entzumen-irisgarritasuna Eunate eta Asorna elkarteek bermatzen dute.

Alde Zaharreko Auzo-eztabaidagunea
Hurrengo eztabaidagunea Alde Zaharrean izanen da, hilaren 20an, ostegunarekin, San Frantzisko ikastetxe publikoan. Zabaldu dute ekarpenak, galderak eta iradokizunak aurkezteko epea: datorren astelehenera arte aurkezten ahalko da aurkeztu beharrekoa, telematika bidez, Erabaki Iruña plataformaren webgunean edo foros@pamplona.es helbide elektronikora idatzita. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Zentro elkarlanerako gunearen telefonora: 948 420 266.

Auzo-eztabaidagunearekin batera, Hiri Markaren erakusketa ere Alde Zaharrera aldatuko da, eta Udalak 2025erako prestatutako beste egitasmo batzuk ere erakutsiko dituzte martxoaren 17tik 22ra, Plazara! zentroan (Kale Nagusia 31). Hilaren 18an, asteartearekin, ibilaldi bat eginen dute auzotarrek erabiltzen dituzten guneak ikusi eta elkarlanean sortu dituzten proiektuen berri jakiteko, eta parte hartzekoak dira Zaloa Basabe Gutiérrez auzoko zinegotzia, Polizia Komunitarioa, Udaleko teknikari batzuk eta interesa duten bizilagunak.

Geldialdi hauek eginen dituzte: Santa Ana plaza, AZ Sare Komunitarioaren Alde Zaharreko Jantoki Herrikoia, Alde Zaharreko Kirol Kluba eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen Iruñeko Merkataritza Lokal berria. Hilaren 19rako, asteazkena, kultur jarduera bat antolatu dute: kantu-jira bat eginen dute Jarautan Kantuz taldearekin; 19:30ean abiatuko dira, Plazara! zentrotik, eta Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiliko dira.

Eztabaidagune nagusia izanen da azken jarduera, hilaren 20an, ostegunarekin, 18:30ean. Besteak beste, Plaza On Iruñeko Boluntarioen Sarea, Gazteriaren Etxea eta Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa aurkeztuko dituzte. Bai eta AZ Sare Komunitarioa eta San Martinen ganberatxoak proiektuak ere. Haurrendako eztabaidagunea 17:00etatik 19:00etara izanen da, San Frantzisko ikastetxean, eta eztabaidagune nagusian aurkeztuko dituzte haurrek ateratako ondorioak ere.



ZABALGUNEETAKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

Martxoak 10 – 15:
o    Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Zabalguneko Civivoxa

Martxoak 12, asteazkena:
o    Rojillos Blues Band taldearen ikuskizuna, 18:30ean, Geltokiko nasetan, autobus-geltoki zaharrean

Martxoak 13, osteguna:
o    Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Iruñeko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolan
o    Txikien eztabaidagunea: 17:00– 19:00. Iruñeko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola
 

ALDE ZAHARREKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

Martxoak 17 – 22:
o    Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Plazara! zentroa (Kale Nagusia 31)

Martxoak 18, asteartea:
o    Ibilaldia auzoan barna, 17:00etatik aitzina. Santa Ana plaza, AZ Sare Komunitarioaren Alde Zaharreko Jantoki Herrikoia, Alde Zaharreko Kirol Kluba eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen Iruñeko Merkataritza Lokala ikusiko dituzte

Martxoak 19, asteazkena:
o    Kultur jarduera: Jarautan Kantuz, 19:30ean Plazara! zentrotik abiatuta, Alde Zaharreko kaleetan barrena

Martxoak 20, osteguna:
o    Auzo-eztabaidagunea: 18:30 San Francisco ikastetxe publikoa
o    Txikien eztabaidagunea: 17:00–19:00 San Francisco ikastetxe publikoa

 

¿Te ha sido útil esta página?