Zabalguneetako auzo-eztabaidagunea astearte arratsaldean eginen da, 18:30 eta 20:00 artean, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan. Eztabaidagunean Mikel Armendariz auzoko zinegotzia eta udal-teknikariak egonen dira, eta Zabalguneetarako aurreikusten diren plan, proiektu eta jarduketa nagusiez eta auzoarekin harremana duten intereseko edo gaur egungo gaiei buruz hitz eginen dute.
Saioa aurrez aurre zein streaming bidez jarraitzen ahalko da www.pamplona.es/eu Udalaren webgunean zein Udalaren YouTubeko kanala kanalean. Bertaratzerik ez baina interesa dutenek online parte hartzen ahalko dute, emanaldiaren kanaleko txataren bidez. Auzo-eztabaidaguneaz sare sozialetan hitz egiteko sortu diren traolak #ZabalguneetakoEztabaidagunea eta #ForoEnsanches dira.
Erabaki Iruña plataformaren bidez eta foros@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez jasotako iradokizun eta galderak auzo eztabaidagunean erantzunen dira eta ohikoa den gisara, bitartean haurrak zaintzeko hezkidetza irizpideak dituen zaintza-zerbitzua egonen da. Ludotekako zerbitzu hori erabiltzeko, Herritarren Partaidetzarako Zentroan aurrez izena ematea gomendatzen da, 948 420 266 telefonora deituz edo foros@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez. Entzumen irisgarritasuneko zerbitzua ere eskainiko da: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta magnetikoa, aparatuak edo inplanteak dituztenendako.
ZABALGUNEETAKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA
- Apirilak 23, asteartea. 18:30, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu eskola
Auzoko zinegotzia: Mikel Armendariz
#ZabalguneetakoEztabaidagunea eta #ForoEnsanches
- Hurrengo Auzo-eztabaidagunea: Iturrama Maiatzak 7, asteartea
Auzoko zinegotzia: Koldo Martínez
#IturramakoEztabaidagunea eta #ForoIturrama traolak