Zabaldu dute Iruñeko Merkataritza udal-lokala, Mercaderes kalean: merkatarien bost elkartek dute hor egoitza, eta gainerakoendako ere badago tokia

Zabaldu dute Iruñeko Merkataritza udal-lokala, Mercaderes kalean: merkatarien bost elkartek dute hor egoitza, eta gainerakoendako ere badago tokia
Lekuko izeneko programaren prestakuntza eginen dute lokalean: merkataritzan belaunaldien arteko erreleboa egon dadin bultzatu nahi dute, hiriko saltokiak itxi ez daitezen
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko merkataritza-sektoreak gune berri bat izanen du aste honetatik aurrera, eta sektore horretan diharduten eragile guztiak elkartzeko baliatuko dute. Iruñeko Merkataritza udal-lokalak (Mercaderes kalea 11) ateak ireki ditu; hala, indarrak batu nahi ditu Iruñeko Udalak,  hiriko saltokiei babesa eta jarraipena emateko xedez. 

Gunea elkarteen arteko topaleku bat izateko prestatu dute. Hain zuzen ere, bost elkartek izanen dute egoitza gune berri horretan. Honako hauek dira: Alde Zaharreko Merkatarien elkartea, Zabalguneko Merkataritza, Donibane-Ermitagaña-Mendebaldeako Merkatarien elkartea, Sanduzelaiko Merkatarien elkartea eta Nafarroako Merkatarien federazioa. Gainera, hiriko gainerako elkarteendako coworking gune bat izanen du lokalak. Lagapen horiek egiteko, lankidetza-hitzarmen bana sinatuko da, aurki.

Gainera, lokalak prestakuntza-ikasgela bat izanen du hiriko saltokien belaunaldi-aldaketa errazteko. Lekuko izeneko areto bat da, eta bertan, ekiten hasi nahi dutenek tresnak eskuratuko dituzte erretiroen ondorioz ixteko arriskuan dauden saltokien ardura hartzeko.

Guneak 176 m2-ko azalera du, beheko solairuan eta solairuartean banatuta, eta bertan, bulegoak eta aretoak eraiki eta zortzi saltoki jarriko dituzte. Iruñeko Merkataritza lokala elkarteendako eta prestakuntza jasotzeko gune bat da, eta bertan merkataritzaren alorreko beste zerbitzu eta ekintza batzuk ere eskainiko dituzte: besteak beste, establezimenduen itxiera posibleei aurre egiteko alerta goiztiarreko sistema bat eta hurbileko marketin-sistemaren edukien eta hirian jarri dituzten pantaila digitalen kudeaketa; azken horiek merkataritzarekin lotutako informazioaren berri ematen dute. 

Lokalaren zatirik handiena, 107,37 m2, merkatarien elkarteei laga zaie: arreta emateko, kudeaketarako eta bezero eta turistei zerbitzuak eskaintzeko baliatuko dute, aire zabaleko merkataritza-guneen ideiarekin bat eginez. Beste 20,75 m2 unean-unean lagako dira merkataritzarekin lotutako ekimenak egiteko eta hurbileko merkataritzaren esparruko ekintzaileei ikusgaitasuna emateko. Lekuko aretoak 36,76 m2 hartuko ditu. Lokalean, Iruñeko negozioen jabeei laguntza eta babesa emateko jarduerak eginen dira, betiere negozio horiek belaunaldi-aldaketarako prozesuan edo eskualdatze-prozesuan badaude.

Bi finantzabide
Udaleko Lehendakaritza Batzordea lokalean izan da astearte honetan; lokala egokitzeko lanek 188.331,02 euroko kostua izan dute. Gunean bi proiektu jarriko dituzte martxan: Lekuko eta Iruña askoz gehiago da, eta biek gauzatze eta finantzaketa desberdina izanen dute. Izan ere, Iruña askoz gehiago da proiektua Next Generation Europako funtsek finantzatu dute, 113.200,03 euroan, eta hauxe da proiektuaren helburua: udal-lokalak birgaitzea, merkataritza- eta turismo-ardatzetan bezeroendako zerbitzuak eskaintzeko.

Lekuko aretoa eta trantsizio-prozesuan dauden saltokiei laguntza emateko programa, berriz, Nafarroako Gobernuaren 75.130,99 euroko dirulaguntza izendun baten bidez finantzatu dira, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatuta.

¿Te ha sido útil esta página?