www.letrajoven.pamplona.es/ webguneak hiriko idazle gazteen 28 sorkuntza-lan eskaintzen ditu –kontakizun eta olerki saridunak–, irakurtzeko, deskargatzeko eta partekatzeko

www.letrajoven.pamplona.es/ webguneak hiriko idazle gazteen 28 sorkuntza-lan eskaintzen ditu –kontakizun eta olerki saridunak–, irakurtzeko, deskargatzeko eta partekatzeko
Sustapen hori Udalak gaztelaniazko eta euskarazko narrazio eta poesiako lehiaketaren XXXII. edizioan banatutako 6.800 euroei gehitu behar zaie
iruñeko


Iruñeko Udalaren Iruñeko Gazteendako Literatura Lehiaketaren XXXII. edizioan irabazle izan diren lanak www.letrajoven.com / www.letragaztea.com webguneetan argitaratuta daude. Gune digital hori gazteen literatur sorkuntzen biltegi gisa erabiltzen da, eta udal lehiaketa honen aurreko hiru edizioetan saritutako lanak ere jasotzen ditu. Webgune horiek aukera ematen dute obrak PDF formatuan deskargatzeko, gero hedatu ahal izateko, eta lanak zuzenean inprimatzeko. Horrez gain, irekita mantentzen ditu argitaratutako idazkiak Creative Commons lizentziapean (lizentzia horrek lanak erabiltzeko aukera ematen du, baldin eta egilea nor den aitortzen bada, merkaturatzen ez bada eta eratorritako lanik egiten ez bada).

Hiriko egile berriekiko interesa dutenek edo oso jende gaztearen azken sorkuntzak irakurri nahi dituztenek dagoeneko eskura dituzte gaztelaniazko poesia modalitateko lehen sariak, hala nola Natalia Lusarreta Garcíaren ¿Qué harás si te digo? eta Fermín Pascual Salinasen El desromance de una prisionera. Euskaraz Lizar Sevillano Chocarroren Guztiengandik hurbil eta Lorea Guembe Otxotorenaren Noraezean dira poesiako lehen lan sarituak. Horiek ere biltegian jasota daude.

Irakurleak narrazioa nahiago badu, www.letrajoven.com webgunean Adriana Mateo Larrainzarren Todos eta Eloy Redin Viedmaren Al final de la vía aurkituko ditu, besteak beste. Modalitate bereko euskarazko lehen sariak Aiora Avila Larragetaren Gure istorioa eta Oihane García Rípodasen Ezkutuan lanentzat izan dira; biak ala biak daude www.letragaztea.com webgunean.

Horrela, hirian tradizio handia duen lehiaketa honetan saritutako 28 idazki bildu dira, narrazioa zein poesia idazteko interesa duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteek urtero aurkezten dituztenen artetik. Aurten egileek 166 lan aurkeztu zituzten. Hiru kategoria eta balizko bi accesit proposatzen ziren narrazio- eta poesia-modalitateetarako, euskaraz zein gaztelaniaz; baina, gainera, sariok bikoiztu egiten dira beti, sari-sorta oso bat baitago 14tik 16ra bitarteko adin-tarterako –hori izan ohi da lehiatuena–, eta beste horrenbeste 17tik 18ra bitarteko adin-tarterako.



EGILEEN ZERRENDA ETA LAN SARITUAK

GAZTELANIA

Poesia

  • 14-16 urte

-    1. saria: Natalia Lusarreta García, ¿Qué harás si te digo?
-    2. saria: Juan Felipe Pineda Granobles, Ars Moriendi
-    3. saria: Aitziber Otero Urteaga, Tic tac
-    Lehen accesita: Álvaro García Durán, Tempus Fugit
-    Bigarren accesita: Jon Alday Alonso, La vida en copa fría
 

  • 17-18 urte

-    1. saria: Fermín Pascual Salinas, El desromance de una prisionera
-    2. saria: Juan Salinas Verano, El instante
-    3. saria: Lorea Guembe Otxotorena, Ya no
-    Lehen accesita: Haizea Burguete Rengifo, Para mi corona de espinas
-    Bigarren accesita: María Villa Avello, La vergüenza de ser mía


Narrazioa

  • 14-16 urte

-    1. saria: Eloy Redín Viedma, Todos
-    2. saria: Adrián Serra Blanco, Salvado por la campana
-    3. saria: Alejandro García Olza, Silencio, calma, quietud
-    Lehen accesita: Enrique Ruiz García, Me llamo Hart Frik
-    Bigarren accesita: Yasmin Bouguetoch Echaabani, Memorias de un autobús
 

  • 17-18 urte

-    1. saria: Adriana Mateo Larrainzar, Al final de la vía
-    2. saria: Yelco Macías Asio, Marvin
-    3. saria: Ilargi Avila Larrageta, Archivado por Mía
-    Lehen accesita: Malena Sarasola Saavedra, Múltiples sentidos
-    Bigarren accesita: Sofía Santos Hermoso de Mendoza, Adiós, hermano


EUSKERA

Poesia

  • 14-16 urte

-    1. saria: Lizar Sevillano Chocarro, Guztiengandik hurbil.
-    2. saria: Eman gabe
-    3. saria: Eman gabe
 

  • 17-18 urte

-    1. saria: Lorea Guembe Otxotorena, Noraezean.
-    2. saria: Eman gabe
-    3. saria: Eman gabe


Narrazioa

  • 14-16 urte

-    1. saria: Aiora Avila Larrageta, Gure istorioa
-    2. saria: Oihana Abasolo Pérez, Ikusi ezin diren koloreak. Itsu baten bizipenak
-    3. saria: Inés Cuevas Aparicio, Pantaila baten atzean
 

  • 17-18 urte

-    1. saria: Oihane García Rípodas, Ezkutuan
-    2. saria: Lorea Guembe Otxotorena, Zoriontasuna hori zen
-    3. saria: Maia Campion Lezaun, Nire egunerokoa.

¿Te ha sido útil esta página?