Uztailaren 9an, astelehenarekin, sanferminetako Txistularien Alardea egingo da natura, eguzki eta uraren omenez, urteroko egutegia markatzen duten elementuak

Uztailaren 9an, astelehenarekin, sanferminetako Txistularien Alardea egingo da natura, eguzki eta uraren omenez, urteroko egutegia markatzen duten elementuak
Ekainaren 21ean, ostegunarekin, ehun txistulari gaz

Natura, zenbait elementu, besteak beste ura eta eguzkia, egutegia, urtaroak... Hori guztia batuko da Ama Lur, Eguzki eta Ur ikuskizunean, uztailaren 9an, astelehenarekin, sanferminetako Txistularien Alardearen 59 edizioan. Ia sei hamarkadatan etenik izan ez duen hitzordu honetan, oholtzara igoko dira 111 txistulari eta musikari baino gehiago,13:00etan, San Jose plazan.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik; bi Alardeen zuzendari Aitor Urquizak; Alarde Txikiaren arduradun Fermín Goñik eta Xabier Olazabal taldeko kideak gaur goizean aurkeztu dituzte Kondestablearen jauregian Txistularien Alardearen aurtengo edizioaren xehetasunak. Azken urteotan egin bezala, alardeak ikuskizuna eta musika-konposizioak estreinatuko ditu. Edizio honetan parte hartu dute, besteak beste, Iñigo Casalí, Jokin A. Lecumberri, Jesús Mari Beltza, Aitor Urquiza, Jokin Zabalza eta Urtzi Iraizoz Remirok, zeinek konposatu baitituzte aurtengo Txistularien Alardea osatzen duten 12 piezak. Konposizio bakoitzaren izenburuak adierazten duen moduan, hamabi pieza horiek urteko hilabeteak islatzen dituzte, eta entzuleak murgilduko dituzte negu, udaberri, uda eta udazkeneko sentsazioetan. Patxi Rodríguez da Alardearen zuzendari eta koordinatzaile, zuzendaritza musikala Aitor Urquizaren esku dago, eta emanaldia Nafarroako Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatzen du.

Munduko beste kulturetan bezala, gureak ere oinarri hartzen ditu zenbait elementu bere egutegia osatzeko, hala nola eguzkia (eguzki, egun), ilargia (ilargi, hil), ura (ur, urte). Hilabeteen izenek ere ematen digute beren ezaugarrien berri. Gainera, urtaroek markatzen duten moduan, pertsonak beren bizitza eta erritmoak egokitzen doaz naturaren berezko zikloarekin batera. Otsail hotzak (Otsail, Otzail) gogora dakarzkigu otsoak, egurats gorria, izotzak, aterpearen beharra. Uztailaren (Uztail, Garil) eta abuztuaren (Agorril, Abuztu) beroak, bestalde, uzta, bihitegi betea, eta, noski, festa. Ikuskizunaren izenburuan dator "Eguzki eta ur", alegia, natura bizitzaz beteko dela bermatzen duen konbinazioa. Bizitza bakarra, pertsonek konpartitu beharrekoa. Natura bizi behar dugu hura ezagutzeko; ezagutu maitatzeko eta maitatu, errespetatzeko.

¿Te ha sido útil esta página?