Uztailaren 8tik 14ra, herri-kirolen Nafarroako bederatzi txapelketa, bi torneo, erakustaldi batzuk eta Motozerralarien XXV. San Fermin Saria izanen dira Foruen plazan

Uztailaren 8tik 14ra, herri-kirolen Nafarroako bederatzi txapelketa, bi torneo, erakustaldi batzuk eta Motozerralarien XXV. San Fermin Saria izanen dira Foruen plazan
Lehenik Trontzalarien Nafarroako Txapelketa, Harri Jasotzaileen San Fermin Torneoa (emakumeak) eta Trontzalarien Erlojupeko Proba izanen dira.
deporte rural

 

Sanferminetan, herri-kirolak izanen dira egunero eguerdi partean, uztailaren 8tik 14ra, Foruen plazan. Hainbat modalitatetako Nafarroako bederatzi txapelketa, torneo batzuk, zenbait erakustaldi eta Motozerralarien XXV. San Fermin Saria izanen dira. Saio horietan, kirolariek beren trebetasunak erakutsiko dituzte, hainbat modalitatetan: maskulinoa, femeninoa, mistoa. Helduek parte hartuko dute, baita kimuek, haurrek eta kadeteek ere. Jarduerak doakoak dira, eta nahi duen oro joan daiteke ikustera.

Herri-kirolen programako lehen proba asteartean izanen da, hilak 8, Trontzalarien Nafarroako txapelketak izanen baitira (emakumeak eta gizonak). Gainera, Harri-jasotzaileen San Fermin Torneoa izanen da (emakumeak), baita Trontzalarien Erlojupeko Proba ere. Asteazkenean beste bi txapelketa izanen dira: Ingude Jasotzaileen Txapelketa eta Aizkolarien Nafarroako Txapelketa (gizonak) 3. mailakoa. Kanporaketa.  Ostegunean, Trontzalarien Nafarroako Txapelketa izanen da (kadeteak), eta, horrez gain, zenbait proba konbinaturen erakustaldia izanen da, kimu, haur eta kadete kategorietan.

Ostiralean, asteburuari hasiera emanez, Aizkolarien Nafarroako Txapelketa izanen da (emakumeak), eta Harri-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa (gizonak). Ondoren, larunbatean, Sokatiralarien 4 x 4 San Fermin Torneoa izanen da (mistoa), baita aizkora erakustaldi bat (emakumeak) eta giza proba bat ere. Igandean, berriz, Aizkolarien Nafarroako Binakako Txapelketa izanen da (gizonak), baita Orga Jasotzaileen Nafarroako Txapelketa (gizonak) eta harri-jasotzaileen erakustaldia (emakumezkoak). Azken egunean, uztailaren 14an, Txinga Eramaileen Nafarroako Txapelketa izanen da, eta Motozerralarien XXV. San Fermin Saria.


HERRI-KIROLAK. 2025EKO SANFERMINAK

  1. HERRI-KIROLAK (uztailaren 8tik 14ra, 12:00etan)

  • Uztailak 8, asteartea

    • Trontzalarien Nafarroako Txapelketa (emakumeak eta gizonak).

    • Harri-jasotzaileen San Fermin Torneoa (emakumeak).

    • Trontzalarien Erlojupeko Proba.

  • Uztailak 9, asteazkena

    • Ingude-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa

    • Aizkolarien Nafarroako Txapelketa 3. mailakoa (gizonak). Kanporaketa.

  • Uztailak 10, osteguna

    • Trontzalarien Nafarroako Txapelketa (kadeteak)

    • Proba konbinatuen erakustaldia (kimuak, haurrak eta kadeteak)

  • Uztailak 11, ostirala

    • Aizkolarien Nafarroako Txapelketa (emakumeak)

    • Harri-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa (gizonak)

  • Uztailak 12, larunbata

    • Sokatiralarien 4 x 4 San Fermin Txapelketa (mistoa)

    • Aizkolarien erakustaldia (emakumeak)

    • Giza proben erakustaldia

  • Uztailak 13, igandea

    • Aizkolarien Nafarroako Binakako Txapelketa (gizonak)

    • Gurdi-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa (gizonak)

    • Harri-jasotzaileen erakustaldia (emakumeak)

  • Uztailak 14, astelehena

    • Txinga Eramaileen Nafarroako Txapelketa

    • Motozerralarien XXV. San Fermin Saria

¿Te ha sido útil esta página?