Uztailaren 6an jende-kopurua kontrolatuko dute Udaletxe plazako eta Gazteluko plazako sarbideetan

Uztailaren 6an jende-kopurua kontrolatuko dute Udaletxe plazako eta Gazteluko plazako sarbideetan
Nahiz eta sanferminik ez dagoen, polizia- eta osasun-dispositiboak prestatu dira, jendea hiriko erdigunera etorriko dela aurreikusten baita

 aforo en los accesos a la Plaza Consistorial

400 lagun gehienez ere Udaletxe plazan, eta 3.675, Gazteluko plazan, datorren uztailaren 6an. Aurreikusi da jendetza etorriko dela hiriko erdigunera, eta, hortaz, Iruñeko Udalak eta Udaltzaingoak polizia- eta osasun-dispositiboa prestatu dute, beste polizia kidegoekin –Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila–, Gurutze Gorriarekin eta DYarekin elkarlanean, arrisku eta pilaketa mota oro ekiditeko. Horrez gain, sanferminak bertan behera utzi direla azpimarratu nahi da: aurten ez dago sanferminik, eta herritarrei arduratsu jokatu eta ospakizunik ez egiteko eskatu nahi zaie.

Udaletxe plazara San Saturnino-Kale Berria, Zapatería edo Mercaderes kaleetatik sartzen ahalko da soilik, eta edukiera kontrolak eginen dira. Panel batzuetan adieraziko da plaza beteta dagoen. Edukiera kalkulatzeko, kontuan hartu dira plazaren azalera, ostalaritza-lokalen terrazak, Udaletxeko fatxada aurrean mugatutako eremu bat eta pertsonen artean gutxienez gorde beharreko 1,5 metroko distantzia. San Domingo aldapa, Burgoen plaza eta Calceteros kaleetatik ezin izanen da sartu, jendearendako itxita egonen baitira. 

Gazteluko plazaren kasuan, zazpi sarbideetako edozeinetik sartzen ahalko da: Karlos III.a, Sarasate pasealekua, San Nikolas kalea, Jakobaren pasabidea, Txapitela, Xabier eta Espoz y Mina kaleak. Sarbide guztietan kontrolatuko da sartzen den jende kopurua, gehienezko kopurua –3.675 lagun– ez gainditzeko. Edukiera hori ezartzeko plazaren azalerari kendu zaio lorategiek eta hiri altzariek (kioskoak adibidez) hartzen duten tokia, eta pertsonen arteko distantziaren betekizuna ere aplikatu da. Bertan ere panelen bidez informatuko da beterik dagoen edo ez. 

Edukiera tabernetan eta maskara erabiltzea kalean

Prestatuko polizia-dispositiboak kontrolak eginen ditu, baita ere, jendetza espero den eta taberna zein establezimendu ugari dauden eremuetan, nagusiki Alde Zaharrean. Zazpi eremu ezarri dira, eta horietan, gainera, kasuan kasuko kalearen metro koadroen araberako edukierak kalkulatu dira. Aire zabaleko guneak diren arren, pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia gorde behar da, eta maskara erabili. Ostalaritza-establezimenduetako edukierak ere kontrolatuko dira.

Polizia dispositibo horretarako zazpi guneak hauek dira: Navarreriako kalea eta plaza, Calderería kalea, Estafeta eta Espoz y Mina kaleak, Comedias eta Pozoblanco kaleak, San Nicolas kalea eta plaza eta Jarauta kalea. Horiei Orreaga kaleko eremua (Lehen Zabalgunea) gehitzen zaie.
 

¿Te ha sido útil esta página?