Uztailaren 15etik aurrera Udalaren 010 telefono-zenbakia erabili beharko da Zergadunendako Arreta Bulegorako hitzordua aurrez eskatzeko

Uztailaren 15etik aurrera Udalaren 010 telefono-zenbakia erabili beharko da Zergadunendako Arreta Bulegorako hitzordua aurrez eskatzeko
www.pamplona.es webgunean eskatzeko aukera ere mantenduko da, Cl@ve sistemaren erabiltzaile izan edo ez

cita previa para la Oficina de Atención al Contribuyente

Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoak (Merkatuko kalea 7-9, beheko solairua, Casa Marceliano Etxea) aurrez aurreko arreta ematen die ekainaren 8az geroztik tokiko tributuekin zerikusia duten izapideak egin behar dituzten herritarrei. Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoren –epe horretan zerbitzua telefono bidez eta telematikoki eman zen–, data horretatik aurrera aurrez aurreko zerbitzua eman zen, aurrez hitzordua hartuta. Bulego horretan Jarduera Ekonomikoen gaineko zergarekin (JEZ) eta Gainbalio- eta Zirkulazio-zergarekin lotutako izapideak egin daitezke, ordainagiriak helbideratu, baita udal-tributuekin lotutako beste izapide batzuk ere.
 

Datorren asteazkenetik aurrera (uztailak 15), egungo telefonoa baliogabetuko da eta aurretiazko hitzordua eskatzeko Herritarrendako Arreta Zerbitzura deitu beharko da (010 edo 948420100 telefono-zenbakiak), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Hitzordua hartzeko beste aukera bere horretan mantenduko da, Udalaren egoitza elektronikora (https://sedeelectronica.pamplona.es) sartuta. Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoaren aurrez aurreko ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera (jaiegunetan salbu), 08:30etik 14:30era.
 

Cl@ve sistema, guztiontzat eta guztien aurrean
 

Zergadunendako Arreta Bulegorako hitzordua aurrez eskatzeko www.pamplona.es webgunera ere jo daiteke ekainaren 8az geroztik. Izapide erraza da, ez da sinadura elektronikoaren egiaztagiririk behar ezta Cl@ve sisteman alta emanda egotea ere –nahiz eta sistema honetan alta emanda daudenek bai kudeatu dezaketen aurretiazko hitzordua–. Dena den, Cl@ve sisteman erregistratzea oso aukera gomendagarria da, askotariko funtzionalitateak ahalbidetzen baititu.
 

Iruñeko Udalean jada ezarrita dagoen Cl@ve sistemak hura gaituta duten administrazio publiko guztiekin izapideak egiteko aukera ematen du, sinadura elektronikoaren egiaztagiria izan beharrik gabe. Herritarrei zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeko aukerak bateratu eta sinplifikatzera bideratuta dago, halako moduan non herritarra Administrazioaren aurrean identifikatzen ahal baita kode hitzartuen bidez (erabiltzailea eta pasahitza), hainbat zerbitzutara sartzeko kode ezberdinak gogoratu beharrik gabe.
 

Sistema horri buruzko informazio guztia eta erabiltzaileak erregistratzeko zer egin behar duen https://clave.gob.es/clave_Home/clave.html webgunean dago ikusgai. Halaber, Cl@ve sistemari buruzko informazioa kontsultatu nahi duten interesdunek, telefonoz deitu dezakete Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Zerbitzura, 010 edo 948420100 telefono-zenbakietara.

¿Te ha sido útil esta página?