Uztailak 9, Karlos III.eko “zirkuituan” auto-lasterketa zoroa eginen da, festen programa ofizialeko kale-antzerkiaren eskutik

Uztailak 9, Karlos III.eko “zirkuituan” auto-lasterketa zoroa eginen da, festen programa ofizialeko kale-antzerkiaren eskutik
Kalejiren udal-zikloa erdialdera iritsiko da Lleidako Xip Xap konpainiaren eskutik

foto


Auto-lasterketa bat, non edozer gauza gerta baitaiteke; horixe eskainiko digu uztailaren 9an (asteartea) Karlos III.aren etorbidean Lleidako (Katalunia) Xip Xap konpainiak. 21:00etan, haien ibilgailuekin lehian arituko dira eskura dituen tranpa guztiak jartzen dituen gidari maltzur bat, batetik, eta, bestetik, buru-azkartasunari esker engainu guztiei irtenbidea aurkitzeko gai den zientzialari ero bat. ‘Rum-Rum, Trasto-karts!!!’ kalejiraren abiapuntua bi ibilgailuren arteko lasterketa bat da, zeinetan elkarri oztopoak jartzen baitizkiote lehiaketa irabazteko. Esatari batek girotuko du lasterketa, baina lehia kontatzeko onomatopeiak baino ez ditu erabiliko.

Xip Xap konpainia 1983an sortu zen Lleidan. Konpainiaren funtsezko jarduerak musika-animazioa, kaleko antzerkia, pailazoak eta txotxongiloak izan dira, eta ikuskizunetan 2 eta 25 aktore bitarte aritzen dira. Adingabeei bereziki zuzendutako edukiak dituzte, eta, nolanahi ere, publiko guztiei zuzendutakoak. 50 obra baino gehiago ekoitzi, egin, koordinatu eta antzeztu dituzte 11.000 emanalditan Espainian eta Europar Batasuneko herrialdeetan; horrez gain, hiru disko trinko grabatu dituzte: “Dances i Mudances” (1998) “Que peti la plaça!” (2003) eta “Sabata pirata” (2008). Xip Xap-ek lortutako azken sariak honako hauek izan dira: Drac d 'Or, Lleidako 32. Txotxongilo Jaialdian, “Hamelin” ikuskizunarekin; eta obra berarekin, “2021eko Titirijai Jaialdiko ikuskizunik onena” Ikusleen saria.

Uztailaren 10ean, asteazkenarekin, Karlos III.eko kalejira-proposamena La Escalera de la tijera eta ZTeatro/Zircus Animación taldeen eskutik etorriko da. Konpainia horiek “Ambulantes” libretoa ekoiztu dute elkarrekin.


2024KO SANFERMINETAKO KALEJIRAK

Uztailaren 6tik 13ra
Karlos III.aren inguruetan (Karlos III.aren etorbideko oinezkoen eremua, Askatasun plazatik San Fermin kaleko elkarguneraino).
21:00etan.

IKUSKIZUNAK

Uztailak 9, asteartea
•    Rum rum Trasto karts
•    Xip Xap konpainia

Uztailak 10, asteazkena
•    Ambulantes
•    La Escalera de tijera / ZTeatro/Zircus Animación
 

¿Te ha sido útil esta página?