Urtarrilaren 9an irekiko dira behin-behineko izen-emateak Civivox sareak otsailetik maiatzera antolatu dituen 319 ikastaro eta 48 lantegietan parte hartzeko

Urtarrilaren 9an irekiko dira behin-behineko izen-emateak Civivox sareak otsailetik maiatzera antolatu dituen 319 ikastaro eta 48 lantegietan parte hartzeko
Plazak zozketa bidez erabakiko dira, datorren urtarrilaren 16an; 010 telefonoan, Civivox zentroetan edo www.pamplonaescultura.es/eu webgunean eman behar da izena
Fitxategi
cursos civivox

 

Civivox sareak otsailetik maiatzera bitarteko lauhilekorako 319 ikastaro eta 48 lantegi antolatu ditu. Ikastaro eta lantegietan behin-behinean izena emateko epea urtarrilaren 9an (osteguna) irekiko da 010 – 948 420 100 telefonoan, Civivox zentroetan edo online www.pamplonaescultura.es/eu webgunean. Behin-behinean izena emateko epea urtarrilaren 15era arte (asteazkena) egonen da irekita. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, urtarrilaren 16an, izena eman dutenen artean. 

Lauhileko berri honetan antolatu diren 319 ikastaroetatik 71 berriak dira, eta kulturarekin, artearekin eta abarrekin daude lotuta. Ikastaro guztiak aurrez aurre emanen dira. Gainerako 248 ikastaroak urrian hasi ziren, eta urte osokoak dira. Lauhileko honetarako behin-behineko izen-emateak soilik egiten ahalko dira berritze-aldiaren ondoren erabilgarri gelditzen diren?(dauden) plazetan. Ikasle berriak ikastaroen aurrerabidera egokitu beharko dira.

Zozketaren ondoren plaza berretsi behar da, posta elektroniko bidez, Civivoxetan aurrez aurre kontsulta eginez, edo 010 telefonoaren bidez, eta, ondoren, tokia lortu dutenek matrikula eta ordainketa formalizatu beharko dituzte. Gehienez, 72 orduko epea izanen dute matrikula izapidetzeko. 

Antolatuko ikastaroetan askotariko gaiak jorratuko dira
Datorren lauhilekorako antolatutako ikastaroak honako hauek dira: sorkuntzarekin lotutako arte- eta artisautza-ikastaroak (olio-pintura, zaharberritzea, letteringa, chalk Painta, zura zizelkatzea, Patchworka, granny squares, ilustrazioa, akuarela...); literaturarekin lotutakoak (poesia sortzailea, kontaketa-lantegia...); argazkigintzarekin lotutakoak (argazkigintza, strobist argazkigintza...); arte eszenikoekin lotutakoak (adinekoendako dantza eta mugimendua, inprobisazio koreografikoa, antzerkia eta mugimendua, antzerki-dantza...) eta musikarekin lotutakoak (gitarra, kaxoi flamenkoa, abesbatza, txalaparta...). 

Dantzari dagokionez, 19 ikastaro antolatu dira eta, besteak beste, honako diziplina hauek landuko dira: sevillanak, dantza latinoak, afrobeat dantzak, herri-dantzak, saltsa eta gurpil kubatarra. Berrikuntza gisa, lauhileko honetan Bal Folk (Europako dantza (neo)tradizionalak) ikastaro bat jarriko da martxan. Ezagutza lantzeari lotutako ikastaroei dagokienez, honako hauek eskaintzen dira: arte- eta ondare-ikastaroak (arte garaikidea, Donejakue bideko Erdi Aroko artea), eta musikarekin eta zinemarekin lotutakoak (musikaren historia, zinemarekin lotutako kondairak, zinemako emakume menderagaitzak eta arriskutsuak).  Bestalde, Iruñearen historia hiriko auzoen bidez jorratzeko ikastaro bat jarriko da martxan, Alde Zaharraren historia ardatz hartuta.

Teknologia berrien arloan, 20 ikastaro eskainiko dira. Alfabetatze informatikoan prestakuntza jasotzeko ikastaroak aurreikusten dira, bai programa informatikoen eta ordenagailuen (Word, Excel, hodeia...) erabileran trebatzeko bai mugikorren (Android) erabileran trebatzeko. Horiekin batera, maila aurreratuagoko ikastaro hauek eskainiko dira, besteak beste: Photoshopa, mugikorraren bidez bideoak sortzeko ikastaroak, Cricuta eta 3D inprimaketarako hastapenei buruzkoak. Haurrendako eta familiendako 23 proposamen eskaintzen dira. Proposamen horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehen haurtzaroko haurrendako estimulazio artistikoarekin lotutakoak, Lego eta robotika ardatz dituztenak ( First Lego League, adin eta maila desberdinetarako robotika...),  adin desberdinetarako Arkitektura Eskola  eta arte plastikoetako ikastaroak.

Gainera, jarduera fisikoarekin lotutako 78 ikastaro eskaintzen dira, gehienak jarraipenekoak (yoga, pilates, yogilates, teknika hipopresiboak, bizkar osasuntsua, tonifikazioa...). Halaber, norberaren ongizatearekin lotutako 10 ikastaro eskainiko dira (mindfulness, adimen emozionaleko estrategiak, erlaxazioa, estimulazio kognitiboa, gorputz-jarrera zuzentzea, emozioen kudeaketa...). Kondestablen sukaldaritza eta dastatzearekin lotutako 22 ikastaro eginen dira (gozogintza, Italiako sukaldaritza, elikadura osasungarria, ardo-dastaketa, sukaldaritza tradizionala...). Gainera, hizkuntza-ikastaroak (frantsesa eta ingelesa, besteak beste) eskainiko dira. Azkenik, Iturramako Civivoxeko hiri-bainuetxean 28 ikastaro eskainiko dira guztira, ia guztiak jarraipenekoak, bai helduendako (igeriketa, aquafitnessa, gimnasia uretan), bai haurrendako (haurrendako igeriketa, familiarteko igeriketa). 

Haurrendako, familiendako, belaunaldien arteko eta lehen haurtzaroko lantegiak
Irailean egin bezala, izena emateko epean eskaintzen diren jardueren barruan haurrendako, familiendako, belaunaldien arteko eta  haurtxoendako lantegietan jasotako jarduerak daude. Lantegiek 1 eta 2 ordu bitarteko iraupena dute, eta bertan, izena eman dutenek honako jarduera hauek egiten ahalko dituzte: norberaren zentzumenak estimulatu, sormena piztu, eta beste sorkuntza-teknika batzuk ikertu, dela familian, dela adingabeek bakarrik. 12 hilabetetik gorako publikoari zuzendutako 48 lantegi eskaintzen dira.

Proposamenak aldatu egiten dira adinaren arabera. Proposamenen artean, honako lantegi hauek eskaintzen dira: haurrendako eta familiendako buztin polimerikoa lantzeko lantegiak;  haurtxoendako masa sentsorialeko lantegiak eta lantegi plastikoagoak, jarduera artistikoak egin bitartean anai-arrebek sormen-gunea partekatzeko lantegiak; belaunaldien arteko lantegiak, aiton-amonek eta bilobek jarduera desberdinez goza dezaten, eta arte plastikoekin eta teknika artistikoekin lotutako familiarteko lantegiak. 

Programazio horren barruan, Punto de Vista jaialdiarekin batera antolatutako beste bi lantegi eskaintzen dira. Lantegi horietan, stop motion teknika baliatuko da. 

¿Te ha sido útil esta página?