Urtarrilaren 17tik (asteartea) 31ra bitarte Iturramako Civivoxean Iruñeko Udalak Civivox Sarearen bidez antolatzen duen DanZ. Dantza espazioa dantza garaikideko jaialdiaren 14. edizioa eginen da. Aurtengo jaialdiak tokiko, nazioko eta nazioarteko artistei, konpainiei eta elkarlanei eginen die lekua. Jaialdia hirian finkatuta dago dagoeneko, eta dantza garaikidearen erakustoki, topaleku eta sentsibilizaziorako eta hausnarketarakogune izan nahi du. Oraingoan jaialdiak publiko eta sentsibilitate desberdinetarako zazpi jarduera barne hartuko ditu topaketa, zineforum, lantegi eta ikuskizun guztien artean, Haur txikienei zuzendutako ikuskizun berezi bat barne.
Nabarmentzekoa da, aurten ere, Atena fundazioarekin egindako lankidetza; urtarrilaren 19an ‘Sustraiak’ ikuskizuna izanen dugu, (55 minutu ingurukoa). Entitate horrek 22 urteko ibilbidea du eta arte eszenikoen alde apustu egiten du gizarte-aldaketarako motor gisa. Ikuskizun honetan garrantzi handia eman dio elkarlaneko sorkuntzari, eta beste artista batzuen ikuspuntuak txertatu ditu, hala nola Patxi Araujoren bideo proiekzioak, Gotzon Garcíaren txalaparta eta Joaquín Maya Musika Eskolako txistuen interpretazioa. Agertoki gainean, desgaitasuna duten eta ez duten 17 dantzarik, dantza garaikidea baliatuko dute Nafarroako folklorea berreskuratzeko. Horretarako bitartekotzak egin dira hainbat herritan, besteak beste Bardeetan, Erriberrin, Iruñean...
DanZ jaialdia ATALAK Sarearekin ere (Euroeskualdeko Koreografia-sorkuntzako Sarea) aritu da elkarlanean, kasu honetan bigarren urtez. Sare horretan honako hauek parte hartzen dute: Dantzaz, CNN Manlandain-Ballet Biarritz, Baluarte fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Gasteizeko Antzoki Sarea, bai eta laguntzaile sare zabal batek ere. Sare horren bidez, urtarrilaren 17an, 24an eta 31n, ‘Erritmoa, errepikapena eta espazioa’ izenburupean, lantegi sorta bat egin nahi du zikloak, Laura G. Latasa, Maddi Gaztelumendi eta Iñigo Erementeria Dantzaz programako interpretatzaileen eskutik. Horiez gain ‘Dantza eta arte eszenikoak irisgarritasunaren aliatu gisa’ topaketa egitea aurreikusi da (urtarrilaren 18an), eta Becky Siegel koreografoak; Mª Pilar López Teatro Paraiso Antzerkiko kideak; Marta Monfort Gasteizeko Antzokien Sareko kideak eta Txori García Uriz aktoreak parte hartuko dute bertan. ATALAK Sareko Bertha Bermúdez arituko da moderatzaile-lanetan.
Urtarrilaren 23an, astelehena, Cabanas – Casa Museu Cal Gerrer fundazioaren ‘Temps de llum’ (Espainia. 2021. 5’, 27’’) film laburraren proiekzioa eta zineforuma eginen dira eta saioan Ainoa Soler dantzariak parte hartuko du. Urtarrilaren 26an ‘Nire txokotik’ helduendako ikuskizun didaktikoa eginen da, Jon Maya / Kukai Dantzak ekoiztuta. Ikuskizunean Jon Maya dantzaria arituko da, Arkaitz Miner biolinistaren zuzeneko musikaz lagunduta. Ondoren, ekitaldira bertaratutako pertsonek artistekin elkartzeko aukera izanen dute. Ikuskizun hori Civivox Sareak berariaz egindako enkargu bat da eta bere ibilbidean dantzari gisa egin dituen muntaia garrantzitsu batzuen eszenen antologia jasotzen du, dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko joan-etorrian, betiere bi lengoaien arteko harreman bizian.
Era berean, urtarrilaren 28an 2 eta 4 urte bitarteko haurtxoendako dantza eta objektuen ikuskizunaren bi saio eginen dira, 10:30ean eta 12:30ean. ‘La serpillère de monsieur Mutt/ Mr. Mutt-en lanbasa’ ikuskizunak iaz haur txikienei dantza hurbiltzeko ikuskizun onenaren Feten saria jaso zuen. Marc Lacourt arduratzen da dramaturgiaz, eszenaratzeaz, koreografiaz eta interpretazioaz eta MA Compagnie ekoizpenaz. Koreografo eta dantzariak objektuak dantzan jartzen ditu eta haurtxoei artearen historiaren arrastoa jarraitzeko gonbita egiten die.
Jarduera gehienetan sarrera librea da, aurrez izena emanda, baina, bi ikuskizun horietarako sarrerak erosi behar dira besaulki bakoitzeko 3 euro. Haurtxoendako jarduerak ere prezio bera du, eta adingabeek heldu batek lagunduta egon dute.
Danz. Dantza-espazioa. Iturramako Civivoxa. Urtarrilaren 17tik 31ra
Urtarrilak 17, 24 eta 31, astearteak
- LANTEGIA (3 saio)
- Erritmoa, errepikapena eta espazioa
- Lantegigileak: Laura G. Latasa, Maddi Gaztelumendi eta Iñigo Erementeria (Dantzaz programako interpretatzaileak)
- ATALAK Sarearekin elkarlanean
- 19:30. Sarrera librea, aurretik izena emanda
Urtarrilak 18, asteazkena
- TOPAKETA
- Dantza eta arte eszenikoak irisgarritasunaren aliatu gisa
- Parte-hartzaileak: Becky Siegel (koreografoa). Mª Pilar López (Teatro Paraíso Antzerkia). Marta Monfort (Gasteizeko Antzokien Sarea). Txori García Uriz (aktorea). Moderatzailea: Bertha Bermúdez (ATALAK Sarea)
- ATALAK Sarearekin elkarlanean
- Sarrera librea, aurretik izena emanda
Urtarrilak 19, osteguna
- IKUSKIZUNA
- Sustraiak
- 19:30. Prezioa: 3 euro
- Interpretatzaileak: Atena arte-konpainiako kideak. Ekoizpena: Atena fundazioa
Urtarrilak 23, astelehena
- PROIEKZIOA-ZINEFORUMA
- Temps de llum (Espainia. 2021. 5’, 27’’)
- 19:30. Sarrera librea, aurretik izena emanda
- Parte-hartzailea: Ainoa Soler, dantzaria
Urtarrilak 26, osteguna
- IKUSKIZUN DIDAKTIKOA
- Nire txokotik
- Jon Maya / Kukai Dantza
- 19:30. Prezioa: 3 euro
- *Ondoren artistak ikuskizunera bertaratutako pertsonekin elkartuko dira
Urtarrilak 28, larunbata
- HAUR TXIKIENDAKO DANTZA ETA OBJEKTUEN IKUSKIZUNA
- La serpillère de monsieur Mutt/ Mr. Mutt-en lanbasa*
- Dramaturgia, eszenaratzea, koreografia eta interpretazioa: Marc Lacourt. Ekoizlea: MA Compagnie
- 10:30 eta 12:30. Prezioa: 3 euro. 2 eta 4 urte bitarteko haurrendako, heldu batek lagunduta (gehienez ere heldu bat haur txiki bakoitzeko)
- *Haurtxioei dantza hurbiltzeko ikuskizun onenaren 2022ko Feten saria
Urtarrilak 31, asteartea.
- LANTEGIAREN HASIERA
- Erritmoa, errepikapena eta espazioa
- ATALAK Sarearekin elkarlanean
- 20:30. Sarrera librea, aurretik izena emanda