Urritik otsailera bitarte, bi gunetan hamar kontzertu eskainiko dira ‘Kuxkuxean’ Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko zikloaren bigarren edizioaren barruan

Urritik otsailera bitarte, bi gunetan hamar kontzertu eskainiko dira ‘Kuxkuxean’ Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko zikloaren bigarren edizioaren barruan
Bisai musika-taldeak larunbatean emanen dio hasiera Iruñeko Udalak eta Navarra Music Comissionek bultzatutako zikloari



Iruñeko Udalak eta Navarra Music Commissionek bultzatutako Kuxkuxean zikloaren barruan, lehen kontzertua eginen da larunbatean, Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko. Musika-lanak aurkezteko gune bat izateaz gain, ikus-entzuleek soinu berriak ezagutzeko aukera dute. Iaz sortutako zikloaren bigarren edizioaren barruan, 2025eko urritik 2026ko otsailera bitarte hamar kontzertu eskainiko dira bi agertoki hauetan: Zentraleko 2. aretoan eta Atarrabiako Totem-eko areto nagusian.

Bost hitzordu daude urrian: 4an (larunbata) Bisai musika-taldearen txanda izanen da; 10ean, Pingo Potens taldeak Zentralen joko du; 11n, Edu Zardoyak Totem aretoan eta Fría Janek Zentralen, eta 25ean, Hartzak Zeruan bikotearen txanda Zentralen. Azaroan, berriz, 8an, The Blackening musika-taldeak joko du Totem-eko areto nagusian; 14an, Gorputzaren Argiak, Zentralen, eta 15ean, Lamina Romak, Tótem aretoan. 2026an bukatuko da Kuxkuxean zikloa, Zentraleko 2. aretoan antolatu diren bi proposamen hauekin: Jumelage urtarrilaren 24an eta Ajou! otsailaren 14an.

Navarra Music Commissionek bultzatutako deialdi baten bidez hautatu dira Kuxkuxean zikloko artista eta talde parte-hartzaileak, eta guztira 125 proposamen jaso ziren: 61 Totem aretoan jotzeko, eta 64, Zentralen. Musika-bulegoak eta Iruñeko Udalak osatutako epaimahai batek hautatu zituen hamar finalistak. Taldeak eta artistak hautatzeko irizpide hauek hartu zituzten aintzat: abestiak duela gutxi argitaratu izana, gutxienez 60 minutuko errepertorioa izatea, eta bereziki garrantzia eman zitzaien euskarazko eta emakumeak buru dituzten musika-proposamenei.

Bigarrenez antolatu da zikloa, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren akordioaren esparruan, Navarra Music Comissionen bidez. Lankidetza horren parte dira, halaber, egitasmo hauek: sanferminetan Compañía plazan kontzertuak egiteko deialdia eta Musika-aretoak kalean zikloaren barruan Nafarroan egiten diren kontzertuak.


KUXKUXEAN 2025-2026

•    2025eko urria
o    Bisai: Urriak 4, larunbata (Totem)
o    Pingo Potens: urriak 10, ostirala (Zentral)
o    Edu Zardoya: urriak 11, larunbata (Totem)
o    Fría Jane: urriak 11, larunbata (Zentral)
o    Hartzak Zeruan: urriak 25, larunbata (Zentral)

•    2025eko azaroa
o    The Blackening: azaroak 8, larunbata (Totem)
o    Gorputzaren Argia: azaroak 14, ostirala (Zentral)
o    Lamina Roma: azaroak 15, larunbata (Totem)

•    2026ko urtarrila
o    Jumelage: urtarrilak 24, larunbata (Zentral)


•    2026ko otsaila
o    Ajou!: otsailak 14, larunbata (Zentral)
 

¿Te ha sido útil esta página?