Urriaren 28an amaituko da epea egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko, poesia zein narrazio modalitateetan

Urriaren 28an amaituko da epea egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko, poesia zein narrazio modalitateetan
Lehiaketa horrek hirian egile berrien literatur-sormena euskaraz sustatzea du xede, guztira 9.500 euro joko duten sariekin
foto


Egile nafarrek edo Nafarroan bizi direnek urriaren 28ra bitarte aurkezten ahalko dituzte gai libreko jatorrizko lanak Iruñeko Udalaren egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketara. Lanak online aurkez daitezke www.irunakulturada.eus edo www.pamplonaescultura.es webguneetan, edo aurrez aurre Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan.

Poesia modalitatean, lanek 200 bertso izan behar dituzte gutxienez, eta narrazioan, gutxienez 15 orrialde. Deialdiaren oinarriek honako sari hauek ezartzen dituzte kategoria bakoitzeko: lehen saria, 2.500 euro; bigarrena, 1.000 euro, eta hirugarrena, 500 euro modalitate bakoitzeko, eta horiez gain lau aipamen ematen ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa, kontuan hartu gabe lanak zein modalitatetan aurkeztu diren.

Lehiaketa honek 32 urteko ibilbidea darama egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzeko xedearekin. Lehiaketaren oinarrietan ezartzen da modalitate bakoitzeko lan bakarra aurkez daitekeela. Euskaraz idatzia, jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du. Egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu, beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute (ez dira muga horretan sartzen aldizkarietan, komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere). Halaber, lehiaketa honetako aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.

Deialdiaren webguneak barne hartzen du lanak online nola aurkeztu azaltzen duen apartatu bat, Kulturako udal-webguneetan dagoen esteka baten bitartez.
 

¿Te ha sido útil esta página?