Urriaren 26ra arte epeak zabalik jarraituko du Egile Berriendako XXXVI. Euskarazko Literatur Lehiaketara argitaratu gabeko jatorrizko lanak aurkezteko

Urriaren 26ra arte epeak zabalik jarraituko du Egile Berriendako XXXVI. Euskarazko Literatur Lehiaketara argitaratu gabeko jatorrizko lanak aurkezteko
Nafarroako edo Nafarroan bizi diren egileek gai libreko poesia- eta narrazio-lan bat aurkezten ahal dute, modalitate bakoitzeko bat

Urriaren 26ra arte epeak zabalik jarraituko du Egile Berriendako XXXVI. Euskarazko Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo bertan bizi diren egileei zuzenduta dago, eta jatorrizko, gai libreko eta argitaratu gabeko poesia- eta narrazio-lan bat aurkezten ahal dute, modalitate bakoitzeko bat. 

Jatorrizko lanak www.pamplonaescultura.es/eu webguneko lehiaketen atalean aurkeztu behar dira; bertan eskuragarri daude oinarriak eta parte hartzeko inprimakia. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten ahal da udal-erregistroetan, baina ezinen da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera.

Deialdiaren xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde, 11 tamainako Arial letra motarekin eta tarte bikoitzarekin idatzita.

Lehiaketak 9.000 euroko aurrekontua du eta honako sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: lehen saria, 2.500 euro; bigarrena, 1.000 euro, eta hirugarrena, 500 euro; lau aipamen ematen ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa. Sariak ex-aequo ematen ahalko zaizkie hainbat lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.

Egileek ezin izanen dute lehiaketan parte hartu, beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute; aldiz, ez dira muga horretan sartzen aldizkarietan, komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere.

Egile Berriendako XXXVI. Euskarazko Literatur Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute: Inma Errea Cleix idazle eta itzultzaileak, Ángel Erro Jiménez poeta eta itzultzaileak eta Izaskun Etxeberria Zufiaurre idazle eta irakasleak.


EGILE BERRIENDAKO XXXVI. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA

  • Jatorrizko lanak aurkezteko mugaeguna: urriak 26.

  • Bi modalitate izanen dira:

    • Poesia: gutxieneko luzera, 200 bertso

    • Narrazioa: gutxieneko luzera, 15 orrialde (11 tamainako Arial letra mota, tarte bikoitzaz)

  • Hiru sari modalitate bakoitzeko, eta lau aipamen emateko aukera (guztira 9.000 euro):

    • Lehen saria: 2.500 euro

    • Bigarren saria: 1.000 euro

    • Hirugarren saria: 500 euro

    • Accesita: 250 euro

  • Izen-emateak eta oinarriak: www.pamplonaescultura.es/eu webgunean 

¿Te ha sido útil esta página?