Urrezko Baba sariak Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartearen nazioarteko elkartasun eta lankidetza balioak saritzen ditu

Urrezko Baba sariak Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartearen nazioarteko elkartasun eta lankidetza balioak saritzen ditu
Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak sari honen bidez txalotu du Iruñetik Saharako haurren alde egiten duen lana
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

2024ko Urrezko Baba sariak Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartearen nazioarteko elkartasun eta lankidetza balioak saritzen ditu. Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak sari honen bidez txalotu du duela bi hamarkada baino gehiagotik hona Iruñetik Saharako haurren alde egiten duen lana. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Mamen Sádaba Chalezquer Errege Magoen Kabalkadaren Elkartearen presidenteak Urrezko Baba saria eman diote José Ochoa Segura Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartearen presidenteari. Sariaren hogeita hirugarren edizioa da aurtengoa. Urtero, esparru desberdinetan adingabe babesgabeen alde lan egiten duten pertsona edo entitate bat saritzen dute. 

Saria 18 kilateko urre trinkoko baba bat da, intxaur baten tamainakoa, eta 50 bat gramokoa. Diseinuak hiru brillante gardeinatu ditu, hiru Errege Magoak irudikatzeko: Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Sariaz gain, elkarte sarituak 2.000 euro jasoko ditu. Gaur eguerdiko banaketan honako hauek parte hartu dute: Udalbatzaren ordezkarietako batzuek, Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak, Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkarteak, Saharako Nafarroako ordezkaritzak, Hamdi Aomar Ahmed Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Nafarroako ordezkariak, eta Oporrak bakean programako Mulay eta Carol Garcíak. Jada ohiko bihurtu den Italiako banderadunen emanaldiak girotu du gaur eguerdiko sari-banaketa; izan ere, Ekialdeko Erregeak Iruñera iristear dauden aste honetan hiriko kaleetan barna ibiltzen dira.

Saharako herriarekiko adiskidetasunerako eta elkartasunerako GKE bat
RASD Adiskidantzarako Nafar Elkartea GGKE internazionalista, plurala eta independentea da, eta lanean dihardu Iparra-Hegoa berdintasuna lortzeko, egungo garapen-eredua aldatuz. Definizio orokor hori eta aipatutako printzipioak oinarri hartuta, GGKEak Saharako herriarekiko adiskidetasuna eta elkartasuna jorratzen ditu, honako bi alderdi hauetan: batetik, Saharako herriari babesa ematen dio lurraldeak berreskuratzeko aldarrikapenetan, eta, bestetik, lankidetza-proiektuak gauzatzen ditu.

Nafarroan, RASD Zabaldiren eta GGKEen Koordinakundearen parte da, eta estatu mailan, Sahararekiko Elkarte Solidarioen Estatu Mailako Koordinakundearen parte, zeinak, era berean, Sahararekiko Europako Elkarte Solidarioen Koordinakundea osatzen duen. Gainera, estatu mailan Saharako Osasun Koordinakundearekin koordinatuta egiten du lan. Azkenik, Europako beste GGKE batzuekin harremanetan egoten da, eta elkarte horiek proiektuak gauzatzen dituzte errefuxiatuen kanpamenduetan.

Urrezko Babaren epaimahaiak azpimarratu du elkarteak “Iruñetik Saharako haurren ongizatearen alde egiten duen lana”. Halaber, azpimarratu du “lankidetza jorratzen dutela, eta, besteak beste, elikagaiak, eskola-materiala, edateko uren araztegiak eta anbulantziak bidali dituztela, Saharako errefuxiatuen oinarrizko premiak ase eta bizi-kalitatea hobetzeko. Halaber, epaimahaiak Oporrak bakean proiektua azpimarratu du, Saharako haurrak denbora baterako kanpamenduetatik atera daitezen ahalbidetzen baitu. Izan ere, “Nafarroara denbora baterako iristeari esker, Saharatik datozen haurrek arreta jaso dezakete, eta haien osasuna hobetu osasunarekin lotutako tratamenduak jasota. Bake-ingurune batean bizitzeari esker, elkarbizitza- elkartasun- eta maitasun-harremanak sortzen ahal dituzte. 

Urrezko Babaren epaimahaia honako ordezkari hauek osatu dute: alkatetzakoek, Nafarroako Rural Kutxakoek, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako departamentukoek, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzakoek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusikokoek, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkartekoek, eta baita iazko edizioan irabazi zuen ASPACE fundazioko kide batek ere.
 

URREZKO BABA SARIAK
2002: Karitateko Alabak, La Providencia instituzioagatik
2003: Mensajeros por la Pazen Punto de Encuentro instituzioa
2004: ADANO elkartea
2005: Compartir Navarra GKE
2006: Ciganda Ferrer fundazioa, El Molino Ikastetxea erakundeagatik
2007: Nafarroa osoko guraso adopzio-hartzaileak
2008: Cardenal Ilundain ikastetxe publikoa
2009: Bideko Ama Birjina Ospitaleko haurrendako ikasgela
2010: Atena Psicoballet fundazioa
2011: Nafarroako familia harreragileak
2012: Isterria Ikastetxea
2013: Centro Puente hezkuntza zentroa
2014: Navarra Nuevo Futuro elkartea
2015: Itaka Eskolapioak fundazioa
2016: Ilundain-Haritz Berri fundazioa
2017: Xilema fundazioa
2018: Kultura Arteko Hezkuntzarako Zerbitzua (SEI)
2019: Hiru Hamabi/ 3-12
2020: ‘Natividad Zubieta’ Haur eta Nerabeen Adimen Osasuneko zentroa
2021: ANFAS
2022: Gota de Leche Iruña
2023: ASPACE Nafarroa
2024: Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartea

 

 

¿Te ha sido útil esta página?